Krisia, atzo beltz gaur beltzago

Sarrera hau xabier-letona-(e)k idatzi du / Ekaina 4, 2009
Atala: Ekonomia

“La reducción de la tasa de paro en mayo tras catorce meses consecutivos de subida no supondrá una recuperación de la creación de empleo a medio plazo, aunque significa que lo peor de la crisis ha pasado, según varios expertos. Los analistas económicos coinciden en señalar que…”.

Asteartean, hilak 2, egunkari guztiek jorratu zuten maiatzean Espainian izandako langabeziaren jaitsiera. Etxera begira, maiatzean apirilean baino ia 4000 langabetu gutxiagok eman zuen izena Hego Euskal Herriko INEMeko bulegoetan.  Iruzkin honen hasierako gaztelerazko paragrafoa El Diario Vasco-ko herenegungo albiste batena da eta, laburbilduz, maiatzeko datu hauek enpleguaren berpiztea ekarriko ez badute ere, krisiaren larriena badoala iradokitzen du,  beti ere, “aditu zenbaiten arabera”  (izenik edo iturririk aipatu barik). Eta albisteak jarraitzen du esanez,  “ekonomi analisten”  (batek daki nortzuk) esanetan,  berpizte hori hala den ala ez frogatzeko ekaineko emaitzak  ikusi beharko direla.

Datu hauetatik tiraka, agintariek zuhur agertu nahi izan dute, baina hauteskunde garaian gaudela baliatuta, ez dute beren politiken onurak azpimarratzeko aukerarik galdu. Miguel Sebastian, Espainiako industria ministroak berehala esan zuen “hau krisiaren amaieraren hasiera izan daitekeela”. Antzekoak jaregin zituzten beste askok.

Krisi honetan, ordea, gaur zuri dena bihar beltza dator, eta gaur goizean hedabideek azpimarratzen zuten OITren (Lanaren Nazioarteko Erakundea) esanetan enplegua berreskuratzeko sei-zortzi urte beharko direla. Eta hauteskundeetan diren agintariek ez bezala, izena duten aditu gehienek latzak iragartzen dituzte. Joan den igandeko El Pais-en,  Joaquin Estefaniak  (egunkari horretako zuzendari ohia) idazten duen  ohiko ekonomia artikuluan zioenez, bigarren hiruhileko hau ez da horren txarra izango, baina hirugarrena asko okertuko ei da berriz. Horrek defizit eta zor publikoan izango dituen ondorio gogorrak ere azpimarratzen zituen.

Baina ikuspegi okerragoak ere badira, eta horietakoa da Antton Perez de Calleja euskal ekonomilari liberalak bere maiatzeko analisian egiten duena: “Espainiako ekonomiaz NDFk (Nazioarteko Diru Funtsa) egiten duen aurreikuspenean, ez da bakarrik esaten 2009 eta 2010ean atzeraldi ekonomikoa izango dela, aipatzen da hazkundea hain geldoa izango dela 2014ra arte ez dela %2ra iritsiko”. Berak maneiatzen dituen aurreikuspenean arabera, Espainian 2009an langabezia %20ra iritsiko da eta 2010ean %22ra.

Erantzun bat idatzi

beharrezkoa
beharrezkoa, ez da publikatuko
aukerazkoa
*