(ARGIAko 2186. zkian argitaratua) “Estrategia politiko-armatu egokia finkatzea” da ETA egiten ari den hausnarketaren helburua eta udarako amaitua izango duela jakinarazi du erakunde armatuak Garari eskainitako elkarrizketan. Elkarrizketa luzean denetarik jorratzen da, halakoetan ohikoa den legez, baina bereziki azpimarratzen da egoeraren desblokeoa “herri honen eskubideak aintzat hartzen dituzten indarren dispertsioaren amaieratik eta beren aktibaziotik” etorriko [...]
Noizbait aterako da zein bulegotan eta nortzuk erabaki zuten “dena da ETA” estrategia politiko-judizialaren abiada. Edozein modutan, joan den mendeko 90.eko hamarkadan izan zen hori eta 1997ko udazkenean HBko Mahai Nazionalaren aurka egin zen auziarekin haragiztatu zen epaitegietan. Eta kartzelaratu zuten Mahai Nazionala eta urtebete geroago Espainiako Auzitegi Gorenak bertan behera utzi zuen Entzutegi Nazionalak [...]
(ARGIAko 2185. zkian argitaratua) Askatasuna galdu duten pertsonak, teorian horixe dira presoak Espainiako legediarentzat. Gainerakoan herritar arruntak dira. Eta askatasunaren galera, nagusiki bergizarteratzeko akuilua da. Hori baino askoz gehiago ere bada, jakina, baina Espainiako Konstituzioak helburu hori aitortzen dio bertako espetxe legedi eta espetxe sistemari oro har.
Normaltasuna osoa dela diote Lakua eta Nafarroako foru gobernutik. Baina ez, kaleetan ibili denak badaki hori gezurra dela. Ez zegoen normaltasunik Euskal Herriko kaleetan, lantegi ugari itxita eta pikete informatiboak hara eta hona grebarako deialdia eginez. Greba orokor erabat arrakastatsua ere ez da izan, argi dago, baina hori aldez aurretik ere ezaguna zen. Sindikatuen arabera [...]
Listo, homologatu gara krisi latzenetan direnekin, Hego Euskal Herrian ere ekonomi atzeraldian gaude. Joan den astean Nafarroan iragarri zen eta atzo EAEn. Nonahi agertu zen, baina nik atzoko Berrian irakurri nuen. Ez dakit zuk, baina nik hainbatetan entzun izan dut 2009an bukaera aldera ekingo geniola krisitik ateratzeko lehen zantzuak ikusteari: Europako Bankuko arduradunei, Adegikoei, Madrilgo [...]
(ARGIAko 2184. zkian argitaratua) Espainiako gainerako lurraldeekiko homologazio ahalegina oso agerian izan da Patxi Lopez lehendakariaren kargu hartze ekitaldi eta hitzaldietan. Popular eta sozialisten akordioaren lehen helburua, beraz, erdietsi da jada. Jose Antonio Pastorrek laburtu zuen ahalegin guztia modu txukun eta adierazgarrian, trantsizioa orain ixten zela azpimarratu zuen esaldi esanguratsu eta eztabaidatuarekin.
Badira urteak ARGIAkook gure kazetari lanak ARGIA.com-en plazaratzen ditugula, baina informazio hori ez dugu orain arte blog-en tankerara antolatu. Eta noiz eta orain ekin diogu, noiz eta zenbaitek blogak jadanik hilda direla diotenean. AEBetako datuek ez diote halakorik, aldiz, apirilaren 22an Soitu-n irakurri nuen herrialde hartan goraka doala blogari kopurua eta jadanik 450.000etik gora direla. [...]
Bagenekien Patxi Lopez lehendakari hautatuko zutela, ez genekien Juan Jose Ibarretxek politika utziko zuela. Lehena albiste historikoa da, zalantza barik, eta bigarrena eguneko ezustekoa. Edo ez hain ezustekoa, komunikabide batzuetako lanak ikusita bederen. Egin beharreko filtrazioa egina zegoen. Euskadi Irratiko Mezularia-n, esaterako, Maite Artolak berria eman ondoren, Ibarretxeren soslai osoa eman zen eta Ramon Etxezarreta [...]
(ARGIA-ko 2183. zenbakian argitaratua) Espainian hauteskundeak baleude, une honetan PPk irabaziko lituzke, hori zioen Espainiako egunkari irakurrienaren inkesta batek joan den asteburuan. PP-PSOEren arteko tartea hamarrenetan neurtzen da inkestan, baina krisi garai honetan, oposizioak gobernuak baino egoera hobeagoan dira ataka estu honetatik etekina ateratzeko. Espainiako Legebiltzarrean PP estu hartzen ari da Zapatero, oraingoan EAJren laguntzarekin. [...]