Atzoko artikuluan doako eta ordainduzko erreferentziekin gaur segituko nuela aipatzen nuen. Enric Gonzalezen El Pais-eko zutabearen lehen aipua honakoa da: “Aljeriako azken gertaera politikoak edo Chicagoko burtsan laboreen prezioarekiko dauden aurreikuspenak ezagutzeko grina bizia ez duen herritar arruntak behar duen oinarrizko informazioa doakoa da aspaldi. Ordainduzko eguneroko prentsaren irakurleaz ari garenean, berrikuntzak, xehetasunak, pistak, historia [...]
Mundu mailako ohiko komunikabideek –batez ere prentsa idatziak– krisi bikoitza bizi dute: bata egungo ekonomi krisiari lotua dago –publizitatea, salmenta beherakada…– eta bestea krisi teknologikoari –luzamendutan sartu barik, funtsean Internet–. Bi arrazoi horiek medio, dozenaka medio ixten ari dira munduan.
(ARGIAko 2182. zkian argitaratua) Hego Euskal Herrian langabezia %10,4ra iritsi da jada, eta larriena da zenbakiek gorantz jarraitzen dutela, izugarri azkar gainera -urtebetean bikoiztu egin da-. Espainiako datuak are okerragoak dira: populazio aktiboaren %17,3an dago langabezia; eta joan den astean Espainian langabetu kopuruak 4 milioi pertsona gainditu izanak alarma gorria piztu zuen komunikabideetan. Europan ere [...]
(ARGIAko 2181. zenbakian argitaratua) ETA-ren aurkako azken polizia operazioak berriz jarri du agerian Espainia eta Frantziako segurtasun indarrek erakunde armatuaz duten kontrola. Kontrol erabatekoa? Ez da hala izango, bestela ETArenak egina luke eta, aldiz, hor jarraitzen du bere jardunean, hori bai, hainbat ahotatik entzun eta errealitateak erakusten duen legez, gero eta ahulago. Alfredo Perez Rubalcaba [...]
“Donostian sekulakoak jaso dituzte”, esan dit Hernaniko ezagun batek, joan den astean Polizia Nazionalak herri hartan atxilotutako zortzi gazteei buruz. “Madrilen, ordea, ukitu ere ez dituzte egin”. Aske geratutako Iñigo Urzelai atxilotuak askoz zehatzago kontatzen ditu jasandako tratu txarrak. Ez da kontu berririk entzun gaztearen ahotik, hamarkadetan behin eta berriz salatutakoak baizik.