Lemoiz eta Leizaranen bai. Zergatik ez AHT?

Azkenean gertatu da, Abiadura Handiko Trenaren (AHT) aurkako mugimenduan askok beldurrez itxaroten zutena bete egin da: ETAk AHTren eraikuntzari lotua dagoen enpresari bat hil du, Inaxio Uria, Altuna y Uria SA eraikuntza enpresako jabeetakoa. ETAk pertsona bat gehiago hil du, horrek hildakoaren inguruan sortzen duen sufrimendu neurgaitzarekin. Hori da lehenbiziko balorazioan azpimarratu beharra.