Iñaki de Juana preso ohiak azaroaren 11n aurkeztu beharko du Auzitegi Nazionalean eta hala egin ezean, Eloy Velasco epaileak atxiloketa agindua emango du. De Juanarekiko mendeku gosea esperpentoa noraino iritsi daitekeen azaleratzen ari da: oraingoan azaldu beharko dio epaileari ea zer esan nahi zuen Donostiako Alde Zaharrean egin zitzaion ongi etorrian irakurri zen idazkiaren Aurrera [...]
Milioi erdi etxe saldu gabe daude Espainian eta datozen hiruzpalau hilabeteko tartean bukatuko dira orain eraikitzen ari diren gehienak. Dagoeneko, apurka, hauen hornitzaileen fakturazioa asko ari da jaisten. Dendak eta lantegi txiki eta ertainak dira hornitzaile garrantzitsuenak.
EAJren barne gora-beherak barrutik jarraitzen ez duen ia edonork esango zukeen Juan Jose Ibarretxe izango zela berriz ere EAJren hautagaia. EAJren barrenak ondo ezagutzen dituen Joseba Arruti kazetariak, aldiz, atzo gaueko Radio Euskadiko Ganbara saioan azaldu zuenez, berak ez zuen uste Ibarretxe izango zenik EAJren hautagaia, “EAJren baitan baziren hori adierazten zuten datuak”.