Barne lehia gogorra ERC-n

Sarrera hau xabier-letona-(e)k idatzi du / Ekaina 6, 2008
Atala: Politika

Une gaitza bezain interesgarria bizi du ERCk eta bihartik hasi eta datorren 14ra arte egun erabakigarriak biziko ditu. Bihar bertan, ekainak 7, alderdiko lehendakari eta idazkari nagusiak hautatuko ditu militantziak –zuzendaritza zuzenean hautatzen duen alderdi bakarretakoa da– eta 14an egingo den 25. kongresuan exekutiba berria osatuko da.

ERC olatuaren aparrean etorri da 2003ko hirutik gaurdaino, alderdi zaharra izan arren, urte horretako udal hauteskundeetan egin zuen lehen gorakada handia. Urte berean, hauteskunde autonomikoetan 23 parlamentari lortu zituen eta 2004ko Espainiako hauteskunde orokorretan bere historiako emaitza onenak, 650.000 boto eta 8 diputatu. 2006ko autonomikoetan 120.000 boto galdu zituen, ordea, eta aurtengo Espainiako orokorretan 350.000 boto eta 5 diputatu galdu ditu.

Emaitza oso txarrak dira eta zuzendaritzak onartzen du hori, baina horrek protestaren kutxa ireki du eta iritzi korronte batzuetan kritika mailak lepoa mozteko labanaren itxura hartu du. Hiruko gobernuan ERCk izandako jokaera eta emaitza txarren ondorioz sortu dira orain zuzendaritzarekiko oso kritiko diren bi hautagaitza, Reagrupement eta Esquerra Independentista. Beste bi hautagaitzak, alderdiaren egungo zuzendaritzatik atera dira, Gent d’Esquerra eta ERC Futur.

Etiketak:

Erantzun bat idatzi

beharrezkoa
beharrezkoa, ez da publikatuko
aukerazkoa
*

Aurreko sarrera: