Kontsulta ez, Espainiako legearentzat erreferenduma da

Legebiltzarra hitz egiteko, negoziatzeko eta akordioetara iristeko lekua da. Hala ateratzen dira aurrera lege eta ebazpenak. ETAekin akordiorako prest zegoela eta EAEko lehendakariarekin ez, leporatzen dio Ibarretxek Zapaterori. Argudio erabat logikoa da. Baina, arau berberari jarraituz, ulertezina da EAJk Loiolan Batasunarekin hitz egin eta akordioetarako prest izatea, eta Eusko Legebiltzarrean hori berori ukatzea EHAKri. Bai, [...]