Martxoaren 9a da, gaur ere emakumearen eguna. Eta ezin ditut burutik kendu herenegun gertuko pertsona batek kontatu zizkidan gauza batzuk –mila esker, Tere!–. Jakin banekien emakumeei sekulakoak egin zizkietela gerran eta gerraostean, jakin banekien errizino olioarena, eta ilea moztearena, eta abar… Baina hotzikara ematen du hura ikusi eta bizi izan zuen amona baten ahotik kontu [...]
Lorcaren gorpuzkinen inguruan sortu diren iskanbilak urrunekoak egin izan zaizkigu Euskal Herritik, baina atzo El Paisen Ian Gibson adituak idatzitako artikuluak atentzioa deitzen du. Gibsonek urteak eman ditu Lorcaren heriotza ikertzen, eta artikuluan Lorcak Fuente Grandeko olibondoan zergatik behar duen azaltzen du garbiro. Halaber, pista izugarriak ematen ditu granadako poetaren hezurrekin zer pasatu den esplikatzeko: [...]
ELA sindikatua Oroimenaren Parkean izan zen ostiralean, Sartagudan. Sindikatuak azkeneko kongresuan erresoluzio bat onartu zuen memoria historikoaren alde lan egiteko –ELAko kideak, solidarioak, oso gaztigatuak izan ziren gerraosteko errepresioaren ondorioz– eta erabaki horren barruan sartzen da Sartagudako errekonozimendu ekitaldia. Ostiralean, besteak beste Egiaren Batzordea sortzeko eskatu zen, eskaera aski errepikatua memoria historikoaz arduratzen diren taldeengandik.
Modu asko dago biolentzia eta heriotza justifikatzeko. Modu horietako bat izan daiteke isiltasuna –elipsi krudela?–, pasibotasuna, utzikeria… edota, zergatik ez, justiziaren eta bizikidetzaren defentsa ultra. Egunkari bateko gaurko edizioko orriak errepasatuz honako notizia dakar hasieran: Terrorismoaren Biktimen Fundazioak dekalogo bat prestatu du, gaztetxoak “fanatismoan” erori –infektatu?– ez daitezen.
Gasteiz, Bilbo eta Donostiako gotzainek bidalitako ohar batean irakurri ahal izan dugu, 70 urteren ondoren, gerra zibilean frankistek hildako euskal apaizen aldeko hileta-elizkizun bateratua egingo dute. Uztailaren 11n izango da, Gasteizko Katedral Berrian. Horrez gain, Elizbarrutietako hildako apaizen erregistroan eta parroki-liburuetan sartuko dituzte apaiz horien izenak.
Helena Tabernaren La buena nueva (Berri ona) pelikula asteburuan estreinatu da. Bere osaba Marino Ayerra apaizaren bizitzan oinarritutako filmak Elizaren eta frankismoaren arteko harremanaz hitz egiten du, baita Gerra Zibilean izandako errepresioaz ere. Ez dut uste, oro har, filmak urte haietako giro iluna erakusten jakin duenik. Eszenetan gehiegi erakusten da gutxi esateko; sotiltasuna falta da, [...]
Espainiako Entzutegi Nazionalak geldiarazi egin du gerrako hobietatik gorpuak ateratzeko Baltasar Garzonen agindua. Antza, Zigor Aretoko magistratuek ez dituzte indusketak presazkotzat ikusi eta itzul ezinezko kalteak eragin ditzaketela diote. ARGIAren aste honetako zenbakiak (2.159) artikulua dakar auzi honek sorturiko eztabaida analizatuz.
Gerra Zibilean frankistek hil zituzten milaka pertsonen zentsua osatu nahi du Baltasar Garzon epaileak. Kontua jakina da. Horretarako informazioa eskatu die, besteak beste, Administrazioaren Artxibo Orokorrari, Erorien Haraneko abadiari eta Espainiako Apezpikuen Konferentziari. Garzonen diligentziek zalaparta sortu dute eta berriz ere agerian utzi 36ko memoria historikoaren berreskurapenak jendartean duen eragina.
Notiziak eztanda egin du alde guztietan. Nabarra ontziaren aztarnak izan daitezkeenak aurkitu ditu Aztik Bermeo pareko itsas uretan. Matxitxakoko batailan Canarias kruzero erraldoiak hondoratu zuen Nabarra eta berarekin batera 29 gudari. Borroka desproportzionatuak hainbat ordu iraun zuen eta frankistak gerla-ontziz mozorrotutako bakailao itsasontziarekin jolastu zuen nahi bezala. Gudariek erakutsitako balentriaren memoriak gaur arte iraun du [...]
Datozen egunotan Bibliari buruzko erakusketa ikusteko aukera izango da Gasteizko katedral berrian Elizbarrutiko Seminarioak antolatuta –hilaren 9tik 24ra–. Erakusketa pastorala da dudarik gabe, Biblia: Bere askatasuna bilatzen duen herri baten historia izenburuan nabarmen ageri da arduradunek ezkutatu ez duten intentzionalitate hori: “Jainkoaren ahotsak gaur egun bizia eta eranginkorra izaten jarraitzen du” esan zuten atzoko aurkezpenean, [...]