Greziako bonoen interesak izugarri igo diren garaiotan, eta Europako hainbat estaturen defizitak eta zor publiko handiak finantza merkatuak aztoraturik dituen une honetan, zer eta PIIGS akronimoa hedatu da zailtasunetan eta krisiak “zikinduta” dauden herrialdeak izendatzeko: Portugal, Italia, Irlanda, Grezia eta Espainia (Spain). Zerriak, alegia.
Euskaldunek zenbat aldiz ez ote dute beren herria utzi behar izan kanpora lan egitera joateko? Ellis Island-eko euskal abizenez beteko artxiboak dira horren testigu. Gaur egun, berriz ere lana garesti dagoen honetan, ez dago datu zehatzik emigratzeko joera berpiztu ote den esateko, baina atzo gertaera bitxi baten lekuko izan nintzen kafetegi batean:
Miguel Buen Pasaiako Portuko Agintaritzako presidente berriak atzo jakinarazi zuenez Jaizkibelgo kanpo portuak tamaina txikiagoa izango du hasiera batean. Proiektuak aurreikusten dituen 180 hektareatatik 135 eraikiko dituzte eta bide batez 500 milioi euro murriztuko dute aurrekontua, finantzazioa bilatzeko “arrazoizkoagoa” omen delako. Beraz, portu berriak 1.000 milioi euro inguru kostako du. Finantzazioa aurkitu daiteke, baina zorra [...]
Atzo iluntzeko ETB2ko informatiboetan kontrastea itzela izan zen, zinez, kate horrek greba orokorrari buruzko kontakizuna egin zuenean.