Martxoaren 9a da, gaur ere emakumearen eguna. Eta ezin ditut burutik kendu herenegun gertuko pertsona batek kontatu zizkidan gauza batzuk –mila esker, Tere!–. Jakin banekien emakumeei sekulakoak egin zizkietela gerran eta gerraostean, jakin banekien errizino olioarena, eta ilea moztearena, eta abar… Baina hotzikara ematen du hura ikusi eta bizi izan zuen amona baten ahotik kontu [...]
%80a birziklatzen dugunok, asperduratik barregurara pasatu gara errausketa zaleek atez ateko hondakin bilketaren kontra jaurtitzen dituzten argudioak entzutean. Gipuzkoako 34 udalerritan jarriko dute martxan eta jadanik horietako batzuetan hasi da ohiko bonbardaketa mediatikoa. Hernanin badira ia bi urte hasi ginela, eta esperientzia horretaz baliaturik, ranking moduko bat egitea otu zait, gure kuboan oraindino anakondarik ez [...]
Etxean badugu ikurrina zahar bat. Amak egin zuen. Oihal zatiak erosi zituen, han berdea, hemen gorria… eta ahalik eta txukunen josi zituen elkarrekin. Orduan debekatua zegoen ikurrina erakustea, 1976a zen. Baina sumatzen zen laster legalizatuko zutela. Amak espresuki egin zuen egun horretarako. Eta egun hura 1977ko urtarrilaren 19an iritsi zen.
Atez ateko bilketak eta erraustegiek bultzaturik, Euskal Herrian azkar ari da zabaltzen hondakinen inguruko eztabaida. Maiatzaren 9an hasi ziren hondakinak atez ate biltzen Hernanin, %80ko birziklapena lortzeko helburuarekin. Usurbilen eta Oiartzunen ere biltzen dira hondakinak modu horretan. Marian Beitialarrangoitia Hernaniko alkatea eta Andoni Amonarraiz zinegotzia, aurrez aurre jarri ditugu, sistema horren inguruko begirada praktikoa eman [...]
Bizi naizen herrian dena da posible, zioen Colinak. Ni bizi naizen herrian ere bai. Gure herria aurrerakoia eta puskatzailea izan da beti. Gure herriaren izena daraman antzezlana “puskatzailetzat” hartu zuten; bataille bat eta guzti gertatu zen askatasunaren defentsan. Eta karlisten garaian hortzak erakutsi zituzten “karken” kontra…
Lorcaren gorpuzkinen inguruan sortu diren iskanbilak urrunekoak egin izan zaizkigu Euskal Herritik, baina atzo El Paisen Ian Gibson adituak idatzitako artikuluak atentzioa deitzen du. Gibsonek urteak eman ditu Lorcaren heriotza ikertzen, eta artikuluan Lorcak Fuente Grandeko olibondoan zergatik behar duen azaltzen du garbiro. Halaber, pista izugarriak ematen ditu granadako poetaren hezurrekin zer pasatu den esplikatzeko: [...]
Hernanin Zero Zabor sortu dute Hernaniko herritar batzuek, “hondakinen kudeaketa burutsuaren aldeko” sare soziala. Helburua dute zaborra gutxitzeko sistemen inguruan informazioa bildu eta zabaltzea eta horretarako sare sozialaren gune birtuala ere sortu dute Interneten; gune irekia da eta edonork hartu dezake parte bertan.