Melea

Aste bete falta da greba orokorrerako eta itxura guztien arabera beroketa lanak intentsitate handiagoz egingo ditu gehiengo sindikalak datozen egunetan. Izan ere, azken egunetako “beste” boom mediatikoarekin erdi ezkutuan eduki dute greba deialdia zenbait hedabidek, baina Euskal Herrian eragin nabarmena izango duen protesta baten aurrean isiltzea nabarmenegi litzateke jada.

Eric Hobsbawm historialari ospetsua Bilbon izango da

Historialari marxisten artean bide luzea egin duen Eric Hobsbawm-ek (Egipto, 1917) hitzaldia emango du Bilboko Alhondigan datorren larunbatean, hilak 7. Hobsbawm erreferentzia nagusietako bat da munduko historialarien artean.