Radio Euskadiko gaur goizeko tertulian hizlarietako batek azpimarratu du behin eta berriz: dirua ez da zerutik erortzen. Hori gogoraraztera joan omen da Angela Merkel Madrilera, espainiarrei (eta euskaldunoi) esan die ezin dela gastatu produzitzen dena baino gehiago. Etxekolan horiek agindu ditu Merkelek, Europako nagusiak. Europako Inbertsio Bankuak (EIB) Zubietako erraustegia finantzatuko duela ere entzun dugu [...]
Internet, erakunde politiko, enpresa eta bestelako lobbyen etsai bihurtu da, eta ez gara hemen Wikileaksen filtrazioez ari. Egia da kasu askotan manipulaziorako eta intoxikaziorako tarte uzten duela sareak, baina beste askotan informazio baliotsua aurki daiteke. Handi-mandiek informazioa tantaka sakabanatzen dute, eta distortsionatu egiten dute, herritarrari gardentasun itxura eman, baina ezer ez kontatzeko. Noiz edo noiz [...]
Atez ateko bilketak eta erraustegiek bultzaturik, Euskal Herrian azkar ari da zabaltzen hondakinen inguruko eztabaida. Maiatzaren 9an hasi ziren hondakinak atez ate biltzen Hernanin, %80ko birziklapena lortzeko helburuarekin. Usurbilen eta Oiartzunen ere biltzen dira hondakinak modu horretan. Marian Beitialarrangoitia Hernaniko alkatea eta Andoni Amonarraiz zinegotzia, aurrez aurre jarri ditugu, sistema horren inguruko begirada praktikoa eman [...]
Bizi naizen herrian dena da posible, zioen Colinak. Ni bizi naizen herrian ere bai. Gure herria aurrerakoia eta puskatzailea izan da beti. Gure herriaren izena daraman antzezlana “puskatzailetzat” hartu zuten; bataille bat eta guzti gertatu zen askatasunaren defentsan. Eta karlisten garaian hortzak erakutsi zituzten “karken” kontra…
Gipuzkoako hondakinen kudeaketaren inguruan hainbat albiste izan da aste honetan: Errauste plantaren kontra aurkeztutako 2.075 helegiteak, bosgarren edukiontzia zabaltzeko Hondakinen Partzuergoaren asmoak, Usurbilgo erreferendumaren data… Gaur Zubietako erraustegiaren inguruko hainbat xehetasun eman ditu Hondakinen Partzuergoko kudeatzaile Ainhoa Gonzalezek Berria egunkariko erreportaje batean.
El Diario Vasco egunkariko atzoko albistearen izenburua: “Amaran materia organikoa biltzearen jarraitasuna airean dago”. Hori irakurrita batek ezin izan dio tentazioari eutsi, eta buruan irudikatu du erraustegiko tximinia modernoaren keak zeruan izango lukeen soslaia. Gipuzkoako Aldundiak Donostiako auzo horretan bosgarren kontenedorea deiturikoarekin amaitu du eta udal arduradunek zalantzan jarri dute ekimenak aurrera segituko ote duen: [...]
San Markos Mankomunitateak 2008 urteko aurrekontuak aurkeztu ditu. Inbertsioen atalean –3 miloi euro– Garberako zentro komertzialeko Garbigunerako eta konpostguneak sortzeko partida garrantzitsua bideratu dute. “Erraustegia ez dela beharrezkoa demostratuko dugu” esan du Imanol Azpiroz lehendakariordeak. Lehenengo konpostgunea Usurbilen eraikiko dute eta herri horretan dira atez ateko zabor bilketa sistemarekin hastekoak urte bukaera aldera.