Biarritzeko Versant teatroak Diaspora bidaian antzezlana estreinatuko du gaur Bordelen (Pont Tournant-eko antzokia, 20:30ak). Joseba Sarrionaindia, Bernardo Atxaga eta Pier Paul Berzaitzen hainbat testu hartu dituzte kontuan obra egiteko, eta Venezuela, Haiti, Argentina, Quebec eta Euskal Herriko beste antzerki konpainiekin elkarlanean egina da. Arduradunek azaldu dutenez, euskal kulturak beste kulturetan izan duen eragina aztertu nahi [...]
Kaliforniako Bakersfield-en historialari eta ikerlari ugari bilduko da AEBetako Mendebaldeko euskaldunez hitz egiteko, Euskal Herria Mugaz Gaindi mintegiaren V. edizioan. Estatu hartako unibertsitatean egingo dira Basques in the West izeneko jardunaldiak, bertako euskal etxeak, NABO federazioak, Euskosarek eta Kaliforniako Unibertsitateak antolatuta. Zer ekarpen egin diote euskaldunek Mendebaldeari? Galdera horri erantzuten saiatuko dira Kaliforniako mintegian eta [...]
Jakina da euskal herritar guztiok hauteskundeak izan ditugula berriki, bueno, ia guztiok, zortzigarren probintzia deitzen diogun horretan oraindik ez baitira egin. AEBetan alderdi barruko primaria tematiak ospatzen ari diren bitartean, Argentinan prest daude beste hauteskunde batzuk egiteko. Herrialde horretako Euskal Etxeen federazioak, FEVAk, zuzendaritza berria izango du martxoaren 15eko bozketan irabazle ateratzen diren kideekin.
Badira hamabi urte Segurako (Gipuzkoa) Iparra-Hegoa ekimena martxan jarri zutela. Ipar eta Hego Euskal Herriaren arteko harremanak sendotzeko helburuarekin urtero ekitaldi ugari antolatzen dituzte aste betez: kantaldiak, hitzaldiak, erakusketak, mendi irteerak… Aurten euskal diaspora hartu dute gai nagusitzat, Argentinako euskaldunak bereziki. Aste osoan zehar erakusketa eta hitzaldiak izan dira, baina ekitaldi nagusienak astebururako utzi dituzte. [...]