Zubietara “erreusa besterik ez” da iritsiko?

Gipuzkoako hondakinen kudeaketaren inguruan hainbat albiste izan da aste honetan: Errauste plantaren kontra aurkeztutako 2.075 helegiteak, bosgarren edukiontzia zabaltzeko Hondakinen Partzuergoaren asmoak, Usurbilgo erreferendumaren data… Gaur Zubietako erraustegiaren inguruko hainbat xehetasun eman ditu Hondakinen Partzuergoko kudeatzaile Ainhoa Gonzalezek Berria egunkariko erreportaje batean.

Hipermerkatu ongileak

Plastikozko poltsen inguruan ETB2k atzo gauean eman zuen notizia deigarria izan zen. Komertzio txikian erosketak egiterakoan zenbat poltsa erabiltzen ditugun frogatzeko kale ikerketa moduko bat egin zuen kazetariak. Okindegian plastikozko poltsan sartzen diote eskatutako ogi barra, Ordiziako ferian ere berdin sartzen diote plastikotan nola patata kiloa hala ardi gazta, baita harategian Goierriko mondeju ederra ere.