Fusilatuen hobiak irekitzea denbora kontua da

Espainiako Entzutegi Nazionalak geldiarazi egin du gerrako hobietatik gorpuak ateratzeko Baltasar Garzonen agindua. Antza, Zigor Aretoko magistratuek ez dituzte indusketak presazkotzat ikusi eta itzul ezinezko kalteak eragin ditzaketela diote. ARGIAren aste honetako zenbakiak (2.159) artikulua dakar auzi honek sorturiko eztabaida analizatuz.

Memoria historikoa: Garzonek ezkilak ukitu nahi dizkio Elizari

Gerra Zibilean frankistek hil zituzten milaka pertsonen zentsua osatu nahi du Baltasar Garzon epaileak. Kontua jakina da. Horretarako informazioa eskatu die, besteak beste, Administrazioaren Artxibo Orokorrari, Erorien Haraneko abadiari eta Espainiako Apezpikuen Konferentziari. Garzonen diligentziek zalaparta sortu dute eta berriz ere agerian utzi 36ko memoria historikoaren berreskurapenak jendartean duen eragina.