Artxibo militarretan zer agertuko esperoan

Espainiako Defentsa Ministerioak bere artxiboetan klasifikaturik dauden dokumentu ugari kontsultagai jarriko dituela jakinarazi zuen Carmen Chacón Defentsa ministroak. Gaur El País-ek aurreratu digunez, guztira 10.000 dokumentu lirateke, eta 1936tik 1968ko tartea hartzen dute. Badirudi, hauteskundeen gertutasunagatik erabakia ez dela lehenago hartu, lana nahiko aurreratua zegoen arren. Baina ez da ziurra agiri horiek publiko egingo dituzten, [...]

Federico García Aitzol

Lorcaren gorpuzkinen inguruan sortu diren iskanbilak urrunekoak egin izan zaizkigu Euskal Herritik, baina atzo El Paisen Ian Gibson adituak idatzitako artikuluak atentzioa deitzen du. Gibsonek urteak eman ditu Lorcaren heriotza ikertzen, eta artikuluan Lorcak Fuente Grandeko olibondoan zergatik behar duen azaltzen du garbiro. Halaber, pista izugarriak ematen ditu granadako poetaren hezurrekin zer pasatu den esplikatzeko: [...]

1936an fusilatutako euskal apaizen ‘oroimen garbiketa’

Gasteiz, Bilbo eta Donostiako gotzainek bidalitako ohar batean irakurri ahal izan dugu, 70 urteren ondoren, gerra zibilean frankistek hildako euskal apaizen aldeko hileta-elizkizun bateratua egingo dute. Uztailaren 11n izango da, Gasteizko Katedral Berrian. Horrez gain, Elizbarrutietako hildako apaizen erregistroan eta parroki-liburuetan sartuko dituzte apaiz horien izenak.