Urko Apaolaza

Bankia, Pandoraren kutxa?
Rodrigo Rato Bankiako lehendakariak dimititu egin du. Ekaitza dator berriz ere finantzen arlora.

Espainiako Bankuak eta hainbat erakundek sortutako bankuen birmoldaketarako funtsak (FROB gaztelaniazko akronimoa) Bankia erreskatatu behar izango du, diru  publikoz. Askoren iritziz finantza erakundeen Pandoraren kutxa ireki  besterik ez da egin. Espainiako Estatuko bankuek eta kutxek  etxegintzaren arloan 184.000 milioi euro omen dituzte sartuta. El País egunkariaren gaurko zenbakiak artikulu eta taula (paperean soilik) argigarria kaleratu du eta bertan ikus  liteke oso garbi zein diren toxikoak, zein zalantzagarriak, zein inoiz  ikusiko ez ditugunak.

Espainiako Estatuko laugarren finantza erakundea da Bankia. Zazpi kutxen artean sortutako mamotretoak 14.700 milioi euroko ondare garbia du eta 301.000 milioi euroko aktiboak. Baina arazo ugari ere bai. Adreiluaren zama, likidezia falta, kapitala handitzeko zailtasunak… Kutxen fusioak eta pribatizazioak arazo estruktural horiek alfonbra azpian ezkutatu baino ez zituen egin, eta orain mamotretoa handiegia da Gobernuak besterik gabe erortzen utz dezan. José Moises Martin ekonomialariak artikulu interesgarria idatzi du horretaz Economistas Frente a la Crísis blogean.

CajaMadrid, Bancaja, Caja de Canarias, Cája de Ávila, Caixa Laietana, Caja Segovia eta Caja Rioja artean Banco Financiero y de Ahorros (BFA) sortu zuten eta hortik jaio zen Bankia. Erakundeak muga handiak ditu ondare garbiari dagokionez, aktiboen %4,9 besterik ez baita, horrek esan nahi du Europako arau finantzarioak betetzeko beste 6.000 milioi euroko ondarea behar duela.

Baina nola lortu dirutza hori? Hortxe hasi zaizkio arazoak Bankiari. Burtsara 2011ko uztailean atera zen eta indartsu hasi zen, 3.000 milioi euroko kapitala eskuratu baitzuen. Baina ordutik hona akzioek %37 egin dute behera eta merkatuan kapitala lortzea ezinezkoa du gaur egun. Bankiak inbertitzaileen konfiantza galdu du, batez ere adreiluak pisu handia duelako banku horretan. Etxebizitzak egiteko edo erosteko bezeroei utzitako dirua, kreditutan emandako diru osoaren %18 da eta hortik 17.000 milioi euro ez kobratzeko arriskua du. Etxegintzari loturiko aktibo horien prezioak beherantz errebisatuko balira, kiebra jotzeko kinkan legoke.

Kapitalizazio arazoari aurre egiteko Bankiak Europako Banku Zentralera jo du. Honek dirua uzten die mailegatuta bankuei –%1eko mailegu herritar soilarentzat iraingarria–. Bankia lehena izan zen EBZren enkantean parte hartzen eta otsailean jada 25.000 milioi eskatu zituen. Likidezia falta nabarmena erakusten du horrek. Rating agentziek gogor zigortu dute, Standard and Poors-ek esaterako, “zabor bonoaren” atarian zuen Bankiaren bonoen maila.

Zer dago Aberri Eguneko azal historikoaren atzean?
ARGIAren 2.318 zenbakiaren azala

Aste honetako ARGIAri azal esanguratsua eman diogu. 1964an Gernikan egindako Aberri Egun historikoaren irudi ezaguna da. Mutil bat ageri da, Juntetxeko haritzaren aurrean, txapela kenduta eta burua makurtuta. Euskal erresistentziaren suspertzea irudikatzen du, eta Frankismoaren kontrako borrokaren irudikari grafikoan leku garrantzitsua dauka. Gure azalean kolorea eman diogu argazkiari, nolabait gaur egunera ekartzeko. Argazkia baina, Caracaseko Gudari aldizkarian kaleratu zuten, propio publikatutako ale berezian, eta munduari bira eman zion.

1964ko Aberri Eguna EAJk deitu zuen eta beste eragile batzuk ere babestu zuten, tartean indarra hartzen ari zen ETA erakundeak. Gerraostean lehen aldiz Hego Euskal Herrian egin zen Aberri Eguna eta bertaratutako jendetzak aurreikuspen guztiak gainditu zituen. Poliziak berak ere gaindituta ikusi zuen bere burua. Kontrolak Gernika eta inguruko herri guztietan jarri zituzten, baina jendea mendiz ailegatu zen. Herrian bertan, poliziak debekaturik zuen ezein ekitaldi egitea eta kamerak ere debekatuta zeuden. “Gudari-k argazki hauek egitea lortu zuen Historiarako”, zioen Eusko Gaztediren aldizkariko korrespontsalak.

Caracaseko "Gudari" aldizkariko 1964ko ale berezia

Jendetza Gernikan 1964ko Aberri Egunean (Arg.: Gudari aldizkaria)

Euripean eta isilpean egin zen 1964ko Aberri Eguna, gudari beteranoek haritz aurrean negar egin zutela esaten dute, urte luzez ikusi gabeko lubakietako lagunak elkar besarkatu zirela… Duela gutxi, gure aitonaren meza-liburu bat eman dit izeba batek. Orixeren Urte guziko meza-bezperak liburua da, 1949an egina. Hantxe gordetzen zituen argazki zahar batzuk eta ikurrina bat marraztuta duen afixa. Hasi naiz orri horiztatuak banan-banan pasatzen, eta halako batean zera aurkitu dut tartean ezkutaturik: haritz baten hosto txikia.

Ez dakit, gure aitona 1964ko martxoaren 29 hartan Gernikan izan ote zen, ez dakit negar egin ote zion arbolari edo hostoren bat lapurtu ote zion erresistentzia keinu gisa. Ez dut jakingo. Baina uste dut, ARGIAko azalean publikatu dugun argazki horrek gure aitonak eta beste gudari inkonformista askok sentitzen zutena transmititzen didala.

Aberri Egunaz gehiago jakiteko:

- Aberri Eguna: Etxetik plazara, aldarria eta borroka (Urko Apaolaza). ARGIAko 2.318 zenbakian argitaratutako artikulua.

- Franco hil osteko lehen Aberri Eguna: Zaharragoa baino sasoi handiagokoa (Josu Chueca).  ARGIAko 2.060 zenbakian kaleratutako artikulua

- Aberri Eguna (Miren Barandiaran). 2010eko apirilaren 2an Deian argitaraturiko artikulua.

Ilea moztu zioten emakume hura
Emakume errepublikarrak ilea moztuta

Martxoaren 9a da, gaur ere emakumearen eguna. Eta ezin ditut burutik kendu herenegun gertuko pertsona batek kontatu zizkidan gauza batzuk –mila esker, Tere!–. Jakin banekien emakumeei sekulakoak egin zizkietela gerran eta gerraostean, jakin banekien errizino olioarena, eta ilea moztearena, eta abar… Baina hotzikara ematen du hura ikusi eta bizi izan zuen amona baten ahotik kontu horiek entzutea.

Hernanin mordo bat izan ziren ilea moztutako emakumeak, denak batera eramaten zituzten Kale Nagusiko pelukeri batera –igoal mozketa ordainarazi eta dena!–, eta hantxe mozten zieten ilea lotsagarri utzi arte. Parean, plazako barandan jarrita, jende mordoa espektakulua galdu ezinik. Herriko emakume ezagunak ziren, asko errepublikarrak –gure birramona Agustina bezala– eta Urnietatik bi telefonista ere ekarri omen zituzten erritualerako bazka… ez ote zegoen ba Urnietan pelukerorik? Kopeta parean motots txiki bat uzten zieten, hortik zintzilik Espainiako bandera eramateko. Eta gero kale buelta. Metroak kilometro emakume haientzat.

Emakume falangistak Hernaniko Kale Nagusian gora. Asko derrigortuta sartu ziren. (Kutxa Fototeka)

Frankistek esklusiboki emakumeentzako sortutako zigorrak ziren, emakume izate hutsagatik zigor gehigarriak. Pixkanaka ari gara ezagutzen gerraoste gogor hartan jasandakoa: umiliazioak, bortxaketak, derrigortutako prostituzioa, haurrak kentzea… eta nola ez, kartzela. Hain zuzen, eskuetara iritsi zait, labetik atera berria, Saturrarango kartzelari buruzko ikerketa sendo bat: Situación penintenciaria de las mujeres presas en la cárcel de Saturraran durante la Guerra Civil española y la primera posguerra. Kriminologiaren Euskal Institutuaren ikerle talde batek egina da eta Emakunderen laguntzarekin argitaratu dute. Ikerketaren emaitzak Argian publikatu genituen, Ander Leon Nanclares kolaboratzaileak idatzita.

Bi urtez aritu dira aztertzen kartzela hartan gertatutakoa. Saturrarango gertaera dramatikoenetakoa haurrekin izan zen. Emakumeen amatasuna erabiltzen zen zigorrak areagotzeko, haurrak kenduko zizkieten beldur bizi ziren presoak; haur txikiak gosez eta gaixotasunez ere hil ziren arduradunen utzikeriagatik, eta jakina, horrek amari sekulako sufrimendua zekarkion.

Harrigarria da, baina egoera gogorrenean ere, emakume horiek ez zuten sekula duintasunik galdu.Ez kartzelan eta ez kartzelatik kanpo. Cara al Sol kantatzera derrigortzen zituzten Saturraranen, eta haiek beti hitzen bat aldatu (“con la camisa ROTA…”), erresistentziaren ikur. Herenegun bisitatu nuen amona hizlari hark ere berdin egiten zuen eskolan: “Cara al Sol abestu? Ezta… nire aita eta osabak kartzelatik atera arte ez behintzat!”. Eta Aragoitik joandako maistra falangistaren kastigua jasotzen zuen orduan, duintasunez.

Atez atekoaz hamar gezur handienen rankinga
Usurbilgo Santixabeletako maskota (Arg: Xingola)

%80a birziklatzen dugunok, asperduratik barregurara pasatu gara errausketa zaleek atez ateko hondakin bilketaren kontra jaurtitzen dituzten argudioak entzutean. Gipuzkoako 34 udalerritan jarriko dute martxan eta jadanik horietako batzuetan hasi da ohiko bonbardaketa mediatikoa. Hernanin  badira ia bi urte hasi ginela, eta esperientzia horretaz baliaturik, ranking moduko bat egitea otu zait, gure kuboan oraindino anakondarik ez dela agertu erakusteko. Jaun-andreok, hemen dituzue atez atekoaz esaten diren hamar gezur handienak:

1- Zikina da. Hori dioenak ez du inoiz bere etxeko komuna garbitu, ez ditu bazkaritako ontziak garbitzen. Organikoarentzako kuboa norberarena da, hala ulertzen dugu, eta platerak, komun-zuloa edo leihoak garbitzen diren moduan garbitzen dugu gure kuboa.

2- Kiratsa dario. Gezurra borobila. Organikoari ez dio denborarik ematen usainik botatzeko, maiztasunez jasotzen delako. Paperak, plastikoak eta janariak poltsa itxi batean nahastuta jartzen badira, orduan bai, orduan usaina azkar zabaltzen da. Atez atekoak hori saihesten du. Dena den, trukoak daude, arrain-hondakinak sukaldeko-paperarekin biltzea eta abar. Zaborrak zabor izateari uzten dio bereizita jasotzen den unetik.

3- Ezin izango dut arrainik erosi! Lasai. Lehendabizi lasaitu. Eta gero irakurri aurreko erantzuna. Legatza saltsan da nire espezialitatea!

4- Ez da erosoa. Jakina, eta txamarra eta botak jantzita euripean ibili behar izatea kontenedorea dagoen tokiraino, oso erosoa da. Kontenedoreko tapa astun eta zikina (hori bai zikina!) altxatzean hainbat egunez usteltzen egon den zaborraren (hori bai zaborra!) perfumea usaintzea, oso atsegina da. Atez atekoa egiten dugunok etxeko zapatilatan jaisten dugu “basura”, santiamen batean.

5- Gure barrioko blokeetan nola egingo da ba? Hernaniko kaxkoan egiten bada, edozein tokitan egin liteke. Bi urteren buruan behin bakarrik utzi digute kuboa jaso gabe, 2011ko azaroko uholde handiak izan zirenean. Atez ateko bilketak herri txikietarako baino ez duela balio sinetsarazi nahi izan dute errausketa-zaleek. Baina sistema malgua da eta edozein tokitan egin liteke: ordutegiak moldatuz, espazio fisikoak egokituz, garraio sistema samurragoak erabiliz… Hiri ugaritan biltzen dira hondakinak atez ate (Bruselan, San Frantziskon, Sidneyn…) eta biztanle dentsitate handiko herri askotan ere bai. Adibidez, Kataluniako Canet de Mar-en 2.400 biztanle bizi dira kilometro koadroko, Donostialdeko bikoitza, eta Espainiako Ingurumen ministerioak sari bat eman zion hondakinak porta a porta jasotzen izandako emaitzengatik!

6- Inposizio bat da. Izatekotan, Europako araudiak inposatzen du, organiko guztia bereizita jaso behar dela baitio. Antolatuko al zenuke herrian erreferendumik pixa kalean egitea baimentzeko? Semaforo gorria saltatzea zilegi al da? Zergatik inposatzen zaio herritarrari zaborra kontenedoreetara botatzea… eta etxeko leihotik bota nahi badu? Bere zaborra da, ezta? Kutsatzeko eskubiderik ez dugu, gure ondorengoen biziaz ari garelako.

7- Garestia da. Ez bost kontenedoreko sistema baino garestiago. Biltzea garestiago da lan-esku gehiago behar delako (lanpostu gehiago ere bai); baina birziklatzen dena askoz gehiago denez, eta zabortegira (edo balizko errauskailura) botatzen dena askoz gutxiago, diru iturri oparoa bihurtzen da eta konpentsatzen du. Hernanin hilero 47.000 euro aurrezten dira zabortegira askoz tona gutxiago botatzen direlako. Badakizu zenbat gastatuko den errauskailuarekin? Iturri batzuen arabera 1.000 milioi euro!

8- Organiko gehiegi bilduko da. Hori da Gipuzkoako politikariren baten ahotik entzun duguna. Organiko asko biltzea ez da txarra, organiko hori ezin konpostatzea da txarra. Azpeitiko Lapatx-eko konpostatze plantan bere gaitasunaren bikoitza jasotzen dute uneon. Alternatiba moduan Nafarroara eta Lapurdira eramango du Gipuzkoako Aldundiak oraingoz materia organiko hori. Gipuzkoako hondakinen planak hiru konpostatze planta aurreikusten ditu, baina errausketa-zaleen interesak medio, bat besterik ez da egin. Dena den, Debagoienako Mankomunitateak udaberrirako beste konpostatze planta bat irekitzea espero du. Konpostatze planta bat irekitzea errauskailu bat egitea baino berrehun aldiz merkeagoa da. Eta zertarako nahi dugu hainbeste konpost? Galdetuko du baten batek. Hobe konposta zaborra baino. Konpostak erabilera ugari ditu, ez bakarrik lorategitarako, gure mendi ihartuak biziberritzeko ere bai.

9- Errauskailua berdin beharko da. Gezurra borobil-borobil-borobila. Atez atekoarekin %85etik gora ere birziklatu daiteke (Antzuolan %90 birziklatzen dute). Geratzen den apurra, hondakin “inertea” da (kutsatzen ez duena) eta ez legoke arazorik edozein tokitan biltzeko, erraustu behar izan gabe, obretako lurra harrobiak berreskuratzeko biltzen den bezalaxe. Dena den, horrela hasita, ez da egia errauskailuarekin zabortegien aroa amaitzen denik: errauskailutik ateratako eskoriak eta errauts toxikoak zabortegi batean bildu beharko dira (Mutiloan, agidanez), eta askoz arriskutsuagoa izango da.

10- Begira, begira… nola dauden atez atekoa egiten den herrietan. Bai, esaten dute Hernanin arratoi-matoi batzuek mutiko bat eraso zutela kuboa hartzera zihoanean. Eta txotx denboraldia bertan behera geratu omen da jenderik ez datorrelako. Eta zabormendiak ei daude lehen parkeak zeuden tokian. Eta… ring-ring! Esnatu!

Amaitzeko ohar bat kontu honekin hasi berri diren 34 udalerritako lagunentzat. Normalean, atez atekoa ezarri baino hilabete batzuk lehenago eta beranduago, fenomeno paranormal bat gertatzen da. Alderdi batzuetako zinegotziei halako gaitz arraro batek jotzen die, gutunitis-a edo prentsa-oharritis-a dei diezaiokegu. Hauteskundeak gertu daudenean ere eman liteke eta herritarren umorean eragin dezake. Hernanin, adibidez, 32 kasu gertatu ziren soilik Hernaniko Kronikan atez atekoa ezarri aurretik eta ondoren. Beraz, pazientzia. Animo eta ongi etorri selektiboen mundura!

[Eguneraketa: 2011ko otsailaren 27a]

Atez ateko hondakin bilketaren inguruko hainbat lotura doakizue segidan, sistema horri buruzko informazioa,  argudioak, iritziak, elkarrizketak, datu bitxiak eta abar.

2007an Novotec enpresak Gipuzkoako edukiontzi grisaren (errefusa) karakterizazioa egin zuen. Bertan ikus daiteke oso gutxi dela birziklatu ezin daitekeen materiala (ez da %10era iristen). Hemen ikus liteke azterketa.

Atez atekoa ezarri den Gipuzkoako herrietan bereiztuta bildutako hondakinak %80 inguruan daude. Datuak San Marko Mankomunitatearen webgunean ikus daitezke (2010eko abuztura arte). Datu horiek hainbat erakunderen bidez bildu ohi dira (Aldundia, Mankomunitatea, Ecoembes, Ecovidrio…). Bestalde, Antzuolan %92 birziklatu zuten atez atekoa ezarri eta lehenengo sei hilabeteetan. Datuak atez ateko batzordeko teknikariek eman zituzten, hemen daukazue albistea Goiena aldizkarian.

Hondakinak atez ate biltzeko eredu eta modu asko daude munduan. Toki bakoitzeko ezaugarrietara moldatzen da eta jatorrian ahalik eta gehien bereiztea du helburu. Hemen  horietako batzuk:

-          http://www.raccoltaportaaporta.it/ webgunean Italiako Cosmari partzuergoak hondakinak atez ate nola biltzen dituen ikus daiteke. 240.000 biztanleri ematen dio zerbitzua.

-          Italiako Monza-ko nekazal eskola aitzindariak atez ateko esperientziaz atondutako txostena: http://www.slideshare.net/andoni63/esperintzia-di-racolta-porta-a-porta-en-italia

-          Salerno hiriko (140.000 biztanle) web gune ofizialean atez atekoaren inguruko datuak azaltzen dira: http://www.comune.salerno.it/client/scheda.aspx?scheda=653&stile=2&ti=2

-          Napoliko hirian auzo ugaritan egiten da atez atekoa, hemen dituzue bertoko alkateak argitaratutako ordenantzak sistema horren ezarpena arautzeko: http://www.asianapoli.it/portaaporta/regole.htm. Bilketa zehazki non egiten den mapa interaktiboa (http://www.asianapoli.it/sit/) ere badu Asianapoli enpresak eta hemen azaltzen du bilketaren informazio orokorra (http://www.asianapoli.it/portaaporta/raccolta.htm). Napoliko komunako webgunean ere badago informazio praktikorik (http://www.comune.napoli.it/flex/cm/pages/ServeBLOB.php/L/IT/IDPagina/8264)

-          Erroman milioi bat lagun atez ateko hondakinak bereizten. Bideo bat.

-          Novara hirian (108.000 biztanle) atez ateko bilketarekin lortutako emaitzak (%70 biltzen da bereiztuta): (http://www.assanovara.it/assanovara/contenuti/azienda/progetto_di_raccolta_differenziata_porta_a_porta.aspx)

-          Capannori herrian 2020an zero zabor izatea nahi dute. Hemen bideo bat.

-          Belgikako Namur hiriko adibidea (100.000 biztanle). 2009tik materia organikoa atez ate biltzen hasi dira: http://www.environnement-namur.be/gerer-ses-dechets.php

-          Frantziako Niort hiria (60.000 bizt.) lehenengotakoa izan zen hondakinen atez ateko bilketa ezartzen: http://www.agglo-niort.fr/-Collectes-en-porte-a-porte-

-          Atez atekoa Paris ondoko Chevreuse bailaran: http://www.siom.fr/Contenu.asp?article=38&arbo=282. Kale estuetan bilketa egiteko mini-kontenedoreen sistema bat ere erabiltzen du.

-          Ingalaterrako Friends of the Earth elkartearen aholkuak hondakinak atez ate jasotzeko: http://www.foe.co.uk/news/doorstep_recycling_survey.html

-          Liverpoolen (Ingalaterrako hirugarren hiri handiena) hondakinak atez ate nola biltzen dituzten erakusten duen bideoa.

-          Europako Zero Zabor mugimenduaren webgunea: http://www.zerowasteeurope.eu/

Katalunian hondakinak atez ate biltzen dituzten udalerrien elkarte sendoa dago. Hauxe da elkartearen webgunea.  2000. urtean hasi ziren hainbat udal atez atekoarekin eta kopurua haziz joan da, egun 80 udalerrik osatzen dute elkartea. 2010ean atez atekoaren inguruko gida garrantzitsu bat argitaratu zuten, gaiaz jantzi nahi duenarentzat ezinbestekoa, hemen duzue lotura: http://www.portaaporta.cat/documents/arxiu_portaaporta_101.pdf

Hernanin Zero Zabor taldeak lan asko egin du urte hauetan jardunaldiak eta ekitaldiak antolatzen eta zero zabor filosofia zabaltzen. Bertoko kideek iritzi sorta publikatu dute Hernaniko Kronikan atez atekoaren aldeko eta errauskailuaren kontrako pisuzko argudioak emanez. Hemen dituzue horietako batzuk:

-          Hernanin atez ateko zabor bilketa laster

-          Eta intzineradora?

-          Bosgarren kontenedorearen numeroak

-          Atez atekoak balio al du herri eta hiri handietarako?

-         Intzineradorak 100 kilo kixkali, eta 24 kilo eskoria sortu

-          Birziklatzeko obligazioa, eta kutsatzeko eskubidea

-          Gezur bonben azpian, ondo egiten jarraitu

-          Bosgarren edukiontzia eta supiztaileen gezurrak

-          Errauskailua: orain txantaje gezurtia

Oñatiko Zero Zabor taldeak bere blogean txosten argigarria dauka zintzilikaturik. Hondakinen auzia zertan den laburbiltzen du eta atez atekoaren onurak, errauskailuaren atzean dauden interesak, arriskuak…

Gipuzkoako hondakinen planak (PIGRUG) 2002 urtean onartzen zuen atez ateko bilketa (derrigorrezkoa) efektiboagoa zela bilketa boluntarioa baino, “kalitate eta kantitate aldetik”. Horretarako Italiako esperientziak aipatzen zituen. Planaren edukien 109-110 orrialdeetan ageri da atez atekoaren inguruko informazio hori. Gero, 2008an planaren “aurrerapen dokumentua” egin zenean, erreferentzia hori kendu egin zen.

“Zabor turismoa” moduan ezagutzen denaz Roberto Carvallo aditu italiarrak zera esana du Hernaniko Kronikan egindako elkarrizketa batean: “Hondakinen turismoa patologia bat da, eta ohitura baten aldaketa garaira mugatzen da. Patologia guztiek bezala, honek ere bere medizina dauka, medizina naturala. Herritarrak lehen hilabetea bukatzerako konturatzen dira errazagoa dela zaborra bereizi eta etxe atarian uztea, beste herri batera kotxean eramatea baino”.

Bakartxo Mendez Legorretako alkateari elkarrizketa interesgarria egin dio Berria egunkarian Ainara Arratibelek. Atez atekoaren inguruko zalantzak argitzen saiatzen da Mendez, eta besteak beste, honakoa dio: “Herritarren parte hartzea gure programako ardatz nagusia da. Hondakinena denek dugun arazo bat da, eta guztion artean eraiki beharko dugu konponbidea. Haiei gure asmoen berri azalduko diegu, zergatik uste dugun atez atekoa dela sistemarik egokiena zaborrak biltzeko. Behin hori eginda, haien ekarpenak jasoko ditugu. Prozesu guztian hartuko dugu kontuan herritarren iritzia”.

Argian atez atekoen aldekoen eta kontrakoen arteko aurrez aurrekoa argitaratu genuen. Hernaniko EAJko zinegotzi Andoni Amonarraiz eta orduan Hernaniko alkate zen Marian Beitialarrangoitia bildu genituen. Erosotasunaz, operatibotasunaz, diru-kontuetaz, ingurumenaz… hitz egin zuten bertan. Bataren zein bestearen iritziak irakurtzeko sartu hona: http://www.argia.com/argia-astekaria/2249/atez-ateko-bilketa-alternatiba-versus-galbidea

Argian beste zenbait erreportaje eta artikulu osatu izan ditugu hondakinen kudeaketaren inguruan. Hauek dira batzuk:

-          Larrun: hondakinen kudeaketa eredua. (pdf)

-          Atez ateko zabor bilketa: kontainerrik gabe, herria garbiago.

-          Auzolanean zaborrik ez eta konpost hobea.

-          Konposta eta birziklapena: etxetik garbitzen da herria.

-          Dominique Belpomme: “Pestizida eta erraustegiak gizateriaren aurkako krimenak dira”.

-          Zer da gehiago, zazpi ala hiru?

-          Larrun: Alfonso del Val: “Kontsumitzen ditugun baliabideen %90 hondakin bihurtzen dugu” (pdf)

Debagoiena mankomunitateak webgune berezia du atez ateko bilketaren inguruan, Hondakinekin Selektiboak Gara izenekoa, bertan atez atekoaren inguruko ohiko galderei erantzunak ematen saiatzen dira: http://www.hondakinekinselektiboakgara.com/ohiko-galderak/

Maialen Lujanbio Euskal Herriko bertso txapeldunak atez atekoaren defentsan egindako manifestu irakurketa ikusteko aukera hemen, eta testua irakurtzeko aukera hemen.

Zer dio ‘corralitoa’ kudeatu zuen ministroak Greziakoaz?
Roberto Lavagna (Arg.: Gorka Berasategi)

Roberto Lavagna Argentinako ekonomia ministro izandakoari elkarrizketa egin dio gurean Gorka Berasategik. Duela hamarkada bat Argentinan jazotakoaz eta egun Grezian bizi duten egoeraz hitz egin du luze Lavagnak. Berak atera zuen Argentina corralitotik, kreditu emaileei esan zien ez ziela ordainduko eta zorra berriz negoziatzera behartu zituen munduko finantza erakundeak. Horrez gain, moneta debaluatu zuen eta ekoizpena handitzeko  politikei ekin zien –lan baldintzena beste kontu bat da, dena den–.

Gero eta maizago konparatzen dira Argentina eta Greziako egoerak eta, elkarrizketa oraindik kalean ez bada ere (Argiaren 2.311 zenbakian argitaratuko da), aitortu behar dut eskuetatik “irrist” egiten didala, honatx aurrerapen txiki bat:

Orduko Argentina eta egungo Grezia:

“Greziaren kasuan datu ekonomikoak oso antzekoak dira. Defizit bikia du (fiskala eta kontu korrontekoa), ekonomia uzkurtzen ari da laugarren urtez jarraian, langabezi tasa altua dauka… Antzekotasun asko daude ekonomikoki, inflazioan izan ezik. Argentina hiper-inflazioaren bidean zihoan eta hori ez da gertatzen ari Greziaren kasuan. Desberdintasun handienak gizarte arloan aurkitzen dira. Grezian askoz hobea da gizarte egoera. Biztanleko diru sarrera askoz ere altuagoa da, neurri handi batean Europar Batasuneko kide delako. Eta erakundeei dagokienez ere aldeak nabarmenak dira. Argentina guztiz isolaturik zegoen eta Grezia munduko talde politiko eta ekonomiko boteretsuenetako baten parte da”

Kreditua ordaintzeari ezetz:

“Aurreko gobernuek kredituak negoziatu zituzten NMFrekin eta handik gutxira krisiaren erdian geunden. Zein zen NMFren logika? ‘Bai, ongi da, murrizketa programak burutu dira baina gogorragoak behar dute arrakasta lortzeko’. Programek ez zuten porrot egiten desegokiak zirelako, nahikoa gogorrak ez zirelako baizik”.

“Nazioarteko finantza erakundeek prest zuten Argentinarentzako 20 eta 25 mila milioi dolarreko kreditua. Default egoera ekidin nahi zuten, ez zuten nahi Argentinak ordainketak eteterik. Kreditu hori emateko, ordea, beste murrizketa plan bat gauzatzeko eskatzen zuten. Europako hainbat estatutan gaur ikusten ditugunen moduko murrizketa planak. Argentinako Gobernuak halako laguntza lortzeko herrialdearen politika ekonomikoa erakunde horien esku utzi behar zuen. Nik kreditu eskari guztiak bertan behar utzi nituen eta ezetz esan nien, Argentina bakarrik irtengo zela egoera horretatik. Noski, kreditu emaileei interesak ordaintzeko gure ahalmena askoz ere txikiagoa izango zen eta horrek kezkatzen zituen. Hiru aldiz errepikatu behar izan nuen erabakia. Ez zuten inolaz ere espero”.

Itzuliko ote da Grezia drakmara?

“Zegoena nola banatu zen NMFrentzat kontua. Banku eta kreditu emaileen aldeko eta jendearen kontrako banaketa egitea, alegia. Horregatik jaitsi ziren soldatak %13, murriztu ziren erretiroak eta pentsioak eta kaleratu ziren langileak aurreko programetan. Grezian bezalaxe. Nolakoa da Greziaren kasua? Soldatak %14 murriztu dituzte %13ren ordez. Puntutxo bat gehitu diote. 100.000 langile publiko kalera… Programak beti dira horrelakoak eta ia beti porrot egiten dute.

Bi bide daude Greziak lehiakortasuna berreskuratu ahal izateko. Bide luzeak, 10 urte edo gehiago iraun dezake eta bitarte horretan greziarrak finantzatzea eskatzen du. Greziak betebeharrak ongi egiten baditu, finantzaketa zientzian, hezkuntzan, teknologian eta azpiegituretan inbertitzen badute, lehiakortasuna hobetu egingo da. Baina nik ez ditut europarrak oso prestu ikusten greziarrak 10 urtez finantzatzeko. Dena den, teknikoki bide posiblea da.

Bide laburra, debaluazioarena da; eurotik guztiz irten gabe. Hau da, moneta nazionala sor daiteke, drakmara itzuli, herrialde barruko eragiketa guztietarako eta euroan jarraitu gainontzeko eragiketetarako. Noski, inflazioa kontrolatu beharko litzateke baina egingarria da”.

Oharra: Elkarrizketan Lavagnak dio “ordainketak etetea” edo default egoera uste baina arruntagoa izan dela munduko ekonomia guztietan (baita Alemanian eta Frantzian ere) eta Carmen Reinhart Munduko Bankuko ekonomistak esandakoak aipatzen ditu. Merezi du Reinhartek Washington Post egunkarian idatzitako “Bost mito Europako zorraren krisiaz” artikulua irakurtzea.

Langabezia ari du
Arg.: San Sebastian Digital

2008ko azaroan 30 egunetik bitan baino ez zuen atertu.  Lehman  Brothers-en kiebrak eman zio paso 2008ko udazken euritsu hari. Gero, neguarekin, langabezia datu txarrak hasi ziren, abenduan 8.000 lagun gehiago lanik gabe Euskal Herrian, urtarrilean 12.800… Eta elurra etorri zen, denboralea Donostiatik sartu eta hamabost zentimetroko errauts zuria utzi zuen kale eta poligonoetan. EEE hitza zer zen ikasi genuen orduan, eta MCCko enpresa arrakastatsuetan ere soldatak kolpean %8 jaitsi zitezkeela. Ziklogenesis esplosiboa etorri zenerako gorrian onduta geunden jada. Zer gehiago egin behar du? Esaten genuen kolkorako. Tristea eta iluna, gogorra eta hotza, 2008-2009ko “Atzeraldi Handia” deitu izan zaion hori. Gaur egungo egoerak déjà vu hitz aspergarria dakarkit burura. Hotzak, elurrak eta langabezia datu txarrek naramate zerura begiratzera. Espero zen, eta etorri da atzeraldia, noizbait joan bada.

Atzo Espainiako Enplegu ministerioak emandako datuak (pdf) oso kezkagarriak dira: Hego Euskal Herrian %7,3 egin du gora langabeziak urtarrilean, Espainian baino hiru puntu gehiago, eta jadanik 206.000 lagun daude enplegu bulegoetan izena emanda. Krisia hasi zenetik datu txarrena da. Joan den asteko INEren inkestaren datuak (pdf) zertxobait hobeak ziren –inkesta hau fidagarriagotzat jotzen da eta Europako beste herrialdeekin parekatzeko balio du–, 176.000 lagun inguru omen dabil lan bila Hego Euskal Herrian.

Datu globalak larriak dira, baina larriagoak dira haien atzean ezkutatzen diren datu zehatzak. Esaterako, 48.000 pertsona dabiltza bi urte baino gehiagoz lana bilatu ezinik; 80.000 langabetuk ez du inolako laguntza edo subsidiorik jasotzen (abenduko datua); Hego Euskal Herriko 50.000 familiatan kide guztiak langabe daude Eustat-en eta NEI-ren esanetan. Areago, UPNAK egindako ikerketa batek dio 7.000 familiak ez dutela inolako diru-sarrerarik Nafarroan. Familiaren eta ingurukoen babesa bukatzen ari zaie askori eta horrek pobrezia igoarazi egin du nabarmen. Pobrezia eta gizarte bazterketaren kontrako europar sareak berriki argitaratutako txosten batek (pdf) dio Hego Euskal Herrian 390.000 pertsona daudela pobrezian eta bazterketan erortzeko arriskuan, urtebete lehenago baino 65.000 lagun gehiago. Eta benetan izoztuta geratzeko datu bat ere eman du erakunde horrek: 54.619 lagunek ezin dute astean hiru aldiz haragirik jan, alokairua eta kalefakzioa ordaindu… Azken batean ezin dute oinarrizko kontsumorik egin.

2012a urte beltzena izateko bidean da enpleguaren arloan. Adegik egindako aurreikuspenen arabera Gipuzkoako enpresen %5ak ateak itxi beharko ditu eta 1.300 lanpostu inguru galduko dira. Araban gauzak okerrago daude oraindik, enpresa esanguratsu ugarik lantegiak beste norabait eraman dituzte (Daewo, Esmaltaciones San Ignacio…) eta Merkataritza Ganberak ondorioztatu du bertoko enpresen laurdenak lanpostuak murrizteko asmoa duela.

Enplegu bluegoetan erregistratutako langabeziaren datuak eman zituzten atzo (Arg.: Deia)

Enplegua hain modu basatian suntsitzen den une hau aprobetxatuko du Espainiako Gobernuak lan erreformari ekiteko, des-regularizazioaren eta malgutasunaren bidetik enplegua sortuko dela esanez. Baina horrela al da? Vicenç Navarrok, Juan Torresek eta Alberto Garzónek Hay alternativas liburuan argi dute ezetz (azkeneko LARRUN-en laburpen bat argitaratu dugu): “Malgutasun gehiago izan den tokietan langabezia gehiago igo da” diote egileek, eta adibide modura jartzen dituzte Espainia, Irlanda eta AEBak. Herrialde horietan kaleratzeak errazteko politikak egin dira urteotan –“malgutasuna” zentzu horretan ulertzen baitu kapitalak– eta langabezia izugarri handitu da. Aldiz, Alemanian lana oso arauturik dago eta langabezia jaitsi egin da: iazko abenduan azken 20 urtetako daturik onena izan zen, %6,6ko langabezia tasa baino ez zen izan germaniarren artean. Errezeta neoliberalak predikatzen duenarekin guztiz kontraesanean dago hori. Gakoa lanpostuak murriztu beharrean lan orduak murriztean datza, halaxe egin dute Alemanian.

“Malgutasuna” enplegua sortu eta lanpostuak ez suntsitzeko, alegia. Euskal Herrian gero eta errotuago dugun ekonomia sozialarekin (kooperatibak, sozietate laboralak, elkarteak…)bat egiten du horrek. Etorkizun hurbilean zer esan handia izango duen eta askorentzat lana lortzeko irtenbidea izango den eredu autogestionatu eta solidarioa. Baleren Bakaikoa Gizarte Ekonomiako Euskal Behategiaren zuzendariak, elkarrizketa batean honakoa esan berri du:

Jendeak, arazoak dituenean, buruari eragiten dio eta azkenean irtenbideak sortzen dira. Kasu honetan berdin gertatuko da (…) Gaur egun jende gaztearen artean gero eta kontzienteago dira euren gurasoak baina okerrago biziko direla, eta gure zeregina da konbentzitzea horrelaxe izango dela. Bestela, engainatu egingo genituzke.  Horren ondorioz, nik uste, antolatzen hasiko dirala, eta ahal bada, autogestioaren eta kooperazioaren formularekin”.

35 urteko ikurrina dugu etxean
Etxarri-Aranatzeko ekitaldia, 1977ko alkateen ekimena gogorarazteko (Argazki Press)

Etxean badugu ikurrina zahar bat. Amak egin zuen. Oihal zatiak erosi zituen, han berdea, hemen gorria… eta ahalik eta txukunen josi zituen elkarrekin. Orduan debekatua zegoen ikurrina erakustea, 1976a zen. Baina sumatzen zen laster legalizatuko zutela. Amak espresuki egin zuen egun horretarako. Eta egun hura 1977ko urtarrilaren 19an iritsi zen.

Bezperan “alkateen taldea” izenez ezagutzen zen mugimenduko hainbat udalburu Madrilera abiatu ziren Martin Villa Gobernazio ministroarekin hitz egitera (bai, bai, atención, atención Martin Villa es un cabron-on-on… estribillo ezagunaren protagonista). Han zeuden Jose Luis Elkoro, Imanol Murua eta beste zenbait. Kalean sekulako presioa zegoen eta Martin Villak ez zuen beste aukerarik izan ikurrina “ez pertsegitzea” baino, hori bai, piperpotoaren ondoan jarrita. Baimenak Hego Euskal Herriko lau lurraldeetarako balio zuen, 35 urte geroago San Ferminetako irudi hauek zer pentsatua ematen badute ere.

Alkate horien artean Ignacio Iruin zegoen, Hernaniko alkatea (Iñigo Iruin abokatu ezagunaren aita). Estimu handiko pertsona da Iruin gure herrian, bai musika bandan egindako lanagatik eta baita alkate gisa hartutako konpromisoagatik ere. Berari egokitu zitzaion, plaza bete jende zela, udaletxeko balkoian lehen aldiz ikurrina jartzea. Hona hemen orduko irudi batzuk:

Ignacio Iruin alkatea udaletxeko pleno aretoan ikurrina jarri aurretik (Hernaniko udal artxiboa)

Jendetza Gudarien Plazan, orduan Plaza de España, ikurrina noiz jarri zain (Hernaniko udal artxiboa)

Ignacio Iruin eta beste udal ordezkariak ikurrina jasotzen (Hernaniko udal artxiboa)

Duela bi urte Jose Mari Martinez kazetariak elkarrizketa egin zion Hernani urtekarirako eta hara nola gogoratzen dituen Iruinek egun horiek:

Martin Villak bazekien legalizazioa lehenago edo beranduago egin beharra zegoela. Juridikoki ez zirudien oso zaila, hori bai, herriko ikurraren eta espainolaren ondoan egon behar zuen. Imajinatuko duzun bezala, baldintza hori ez zitzaigun batere gustatu, baina onartu behar izan genuen geure helburua lortzeko: 1977ko urtarrilaren 19an, arratsaldeko zazpietan, ikurrina Euskadiko udaletxe guztietan zintzilikatzea ikur ofizial moduan”.

35 urte geroago, alkate talde horrek egindakoa gogorarazi dute Etxarri-Aranatzen, han bildu baitziren egun batzuk lehenago, 1977ko urtarrilaren 16an ordezkari mordoa, eta hantxe sinatu baitzuten dokumentu garrantzitsu bat eskatuz presoak kartzelatik ateratzea, autodeterminazio eskubidea, eta euskaraz bizi ahal izatea, besteak beste. Eta ikurrinaren legalizazioa, jakina.

Gure amonak kontatu zidan behin, urtero, Santu Guztien Egunaren ingurumarian, aitonak eta lagun batzuek ikurrina bat jartzen zutela ezkutuan Hernaniko hilerrian, han fusilatu zituztenen omenez, honako leloa idatzirik zuela: Arerio maltzurrak zuek bazterrean utzi arren, eusko gogoan toki berezia daukazue. Elvira Zipitriarena omen da esaldia.

Etxean urtetik urtera jarri izan dugu amak egindako ikurrina balkoitik eskegita: Aberri Egunean, herriko festetan eta abar. Seguruenik  ikurrinak jadanik ez du lehengo aldarrikapen kutsu bera, baina ez legoke gaizki gogoratzea zenbat kosta zen hilerriko zoko ilunenetik udaletxeko balkoiraino eramatea.

Carlos María de Urquijo I.a
Carlos Urquijo Gobernuko delegatu berria EAEn, karguari zin egiten

Espainiako Gobernuko delegatu karguari frankismotik heredatutako kargu zaharkituaren usaina dario. Egia da Espainiak egitura “federala” edo autonomikoa izan duenean sortu izan dela kargu hori –1931ko eta 1978ko konstituzioekin–, baina 1958ko dekretu batez geroztik frankismoan hainbeste botere izan zuten gobernadore zibilen ezaugarri batzuk mantendu izan dituzte delegatuek, 60ko eta 70eko hamarkadan manifestazioak debekatu, grisak jendea jipoitzera bidali, apaizak atxilotu edo fabrikak eta elkarte gastronomikoak kate eta giltzarrapoz ixten zituzten Enrique Oltra Molto, Fulgencio Coll de San Simón eta gisakoen atributuak, hain zuzen.

Duplizitate horren ondorioz 1997an gobernadore zibilen kargua desagertu eta subdelegatuak sortu ziren, delegatuen menpe beti ere. Jakina, Gobernuko delegatuek ez dute frankismoko gobernadore zibilek adinako botererik. Hala ere, eskumen ugari dute. Esaterako, Estatuko Segurtasun Indarren buru dira autonomia erkidegoetan eta gobernadore zibilek zuten zigortzeko gaitasuna eskuratu dute.

Baina “praktikotasun” horrez gain, funtzio sinboliko handia ere badute delegatuek Espainiako Estatuko periferiako herrialdeetan. Askorentzat, Espainiaren hankapean daudela erakusten duen ikur adierazgarria dira. Lehen Fernando VII. espainiar monarkak edota Francisco Franco diktadoreak gobernadore zibilak zuzenean izendatzen zituzten moduan, orain Espainiako Presidenteak aukeratzen ditu Gobernuko delegatuak, eta Ministroen Batzordeak tramite hutsez izendatzen ditu ondoren. Haiek dira garai bateko erregeordeak, lurralde altxatuak pazifikatzera datozen jeneralak, fedegabeak ebanjelizatzera doazen misionistak. Eta halaxe azaldu zaigu Carlos Urquijo popularra, esanez bere misioa izango dela euskaldunok konturatzea “zenbat jasotzen dugun espainiarrengandik”.

Francisco Barón de Benasque Gipuzkoako gobernadore zibila Loiolako koarteleko tropak ikuskatzen 1947an (Arg.: Kutxa)

Carlos María de Urquijo Valdivielso Laudion jaio zen 1961ean eta 1987an sartu zen bere herriko zinegotzi. 1991tik Eusko Legebiltzarkidea da eta alderdi popularreko alderik gotorrenekoa ordezkatu izan du Jaime Mayor Oreja eta Maria San Gilen ondoan. 2004an Gobernuko delegatu izan zen epe laburrez, eta ordukoan, besteak beste, “Euskal Herria” hitza testu liburuetatik kentzea eskatu zion Ibarretxeren Gobernuari, kontua auzitegietara eramanez. 2009an EiTBko Zuzendaritzari azalpenak eskatu zizkion Egunkariako auzipetuei emandako “trataera atseginagatik”. Urquijo da, “inoiz ez k-rekin” behin Carmen Gurruchaga kazetariari adierazi bezala, Legebiltzarrean indar guztiekin “Viva la Guardia Civil! oihukatu zuen Carlos Urquijo bera da, Espainiako Gobernuko delegatu berria EAEn.

Askok harriduraz hartu dute izendapena, ez baitator bat ETAren jarduera armatuaren amaierak ekarritako garai berriekin; ez dator bat EAEko PPren barruan nagusitu den korronte irekixeagoarekin. Biktimei egindako keinua omen, haiengandik oso gertu egon delako Urquijo Legebiltzarreko batzorde eta ponentzia artean. Baina egon daitezke arrazoi gehiago. Irekitzen ari den bake eta normalizazio prozesu berrian eragiteko elementu distortsionantea izan baitaiteke delegatua, eta hori esperientziaz daki PPk.

Enrique Villar delegatu izan zenean, Aznarren bi legealditan (1996-2004), Lizarra-Garaziko prozesua gertatu zen. Villarrek protagonismo itzela hartu zuen  eta zenbaitetan jarrera beligerantea eta muturrekoa erakutsi zuen –ETB auzitan sartu zuen ETAko kideak su-eten betean elkarrizketatzeagatik–, eta tentsioak goia jo zuen Villarrek EAJko, EAko eta EHko kideei “hiltzaile” deitu zienean, azkeneko hauek euren zerrendetan presoak aurkeztu zituztelako.

Enrique Villar (1939-2010), EAEko Gobernuko delegatua zenean Donostiako Intxaurrondoko guardia zibilak ikuskatzen (Arg.: Euskomedia)

Zentzu horretan, ikusiko dugu erregeorde berriak bere aitzindariaren lorratzari segitzen dion hala ez. Horretarako dohainak baditu behintzat. Eusko Legebiltzarreko kide izan den bitartean hiper-aktibitate ikusgarria erakutsi izan du Carlos Urquijok oposizio lanean, ekimenak, galderak, eztabaidak eta, batez ere, polemikak sustatuz. Legebiltzarreko webgunean horien guztien berri dago. Zientoka dira, Urquijoren pentsaeraz tesi bat idazteko adina. Animatzen denak eta loa galtzeko beldurrik ez duenak, hemen du lotura.

Oraingoz Carlos Urquijok zuhurtziaz jokatu du eta honakoa adierazi du bere kargu-hartzean: “Guztion artean finkatu beharreko askatasun aro berri bat irekitzen ari da”. Gobernuko delegatuaren atzean Gobernua dago, eta hark markatuko dio bidea bere ordezkariari. Dena den, suma liteke hemendik aurrera asko, asko, askotan hitz egingo dugula Carlos María de Urquijo I.az.

FCCri ustekabeko etsaia sortu zaio Olatzagutia inguruan
Hiru Mugak Baterak dokumentala egin du Olatzagutiako errauste proiektuaren kontra

Hiru Mugak Batera-k, Olatzagutiko Portland lantegian hondakinak erretzearen kontra dauden Nafarroako, Arabako eta Gipuzkoako elkarte ugari biltzen duen plataformak, Incinerando el futuro. Olaztin Errausketarik ez dokumentala kaleratu du zementugile erraldoiaren proiektua salatzeko. Hainbat aditu eta lekukoen iritziak bildu dituzte bertan eta Argia.com-eko multimedia atalean ikusgai izango da.

Mugimendu handia sortu da Olatzagutiko erraustegiaren kontra, ez bakarrik Sakanan, baita Arabako Lautadan, Ameskoan eta Gipuzkoako Goierrin ere. Esaterako, uztailean Altsasun inoiz ezagutu den manifestaziorik handiena egin zen errausketaren aurka (3.000 lagun); abuztuan berriz, Aratz mendipean dagoen Araia herritxoan, ehunka lagun bildu zen mobilizazio batean; duela egun gutxi Lizarran bildu ziren errausketaren kontra eta ehunka izan ziren han ere. Nekazariak, abeltzainak, turismo elkarte eta partzuergoak, talde ekologistak, auzo elkarteak, zinegotzi eta alkateak, guraso elkarteak, sindikatuak, merkatariak, idazle eta artista ezagunak… Kontrako jarrera bizia sortu du Portland-en proiektuak eta errausketaren kontrako borrokan fronte berri bat ireki da Euskal Herrian.

3.000 lagun bildu ziren uztailean Altsasun Portland-en egitasmoaren kontra

Dena den, Olatzagutiko errausketa egitasmoak badu berezitasunik gainerakoekin alderatuta. Zabalgarbiko eta Zubietako erraustegiak erakunde publikoek bultzatu dituzten lantegi berriak dira –enpresa pribatuen akuiluak zerikusirik izango duen arren–, besterik gabe zonalde batean prantatuak. Aldiz, Olatzagutian, Portland fabrikaren itzalpean erreko dira hondakinak, mendea pasatxo duen 152 langileko enpresa errotuan.

Ibilbide luzeko lantegiek, inguruko herritarrentzako lanpostuak sortzeaz gain, bizitza sozialean eragin handia izan dute filantropiaren bidez, seguruenik estrategia horrek onurak ekartzen dizkiolako bueltan enpresari. Euskal Herrian adibideak ugari dira –Lasarteko Michelin Kirol Kultur Elkartea datorkit burura, Kontxako Bandera irabazi zuen hura– eta Portlandek ere rol hori jokatu izan du (Portland San Antonio…). Gertatzen dena da, batzuetan, ordain gisa, enpresaren jarduerak kalte larriak sortzen dituela osasunean, ingurumenean edo ondarean. Astakeria asko egin dira egoera horretaz baliatuz –Hernaniko Zikuñagako Amaren lapurretaz akordatu naiz, anekdota moduan– eta batzuetan jendeak planto egiten du. Egunotan albiste esanguratsua ibili da hedabideetan: Britainia Handiko kultur munduko milaka lagunek protesta egin dute British Petroliumek arte erakundeei emandako 12 milioi euroko laguntzagatik, gogoraraziz BPk Mexikoko golkoan egindako barrabaskeria.

Olatzagutiako Portland 1903an sortu zen eta eragin itzela izan du herriaren historian

Badirudi FCCk –Portlanden jabea 2002tik– kalkulua egina zuela, Nafarroako Gobernuak hondakinak erretzeko baimena eman zionean, ez zuela halako erresistentziarik aurkituko. Euskal Herrian eta Espainian barreiatuta dituen beste plantetan ez baita zalaparta handiegirik izan hondakin arriskutsuak kiskaltzen hasi direnean. Ustekabean harrapatu du errebolta honek eta kontra-errebolta antolatu behar izan du langileen artean, herrian zatiketa sortuz. Ez da gauza berria. Garoñan, esaterako, adierazgarria da langileek hartutako jarrera zentralaren itxieraren aurka. Portlanden kasuan ez da itxierarik eskatzen, hondakinak ez ditzala erre baizik. Hala ere, lantegiaren itxieraren beldurra astindu dute –eskualdean %22ko langabezia tasa dago–, eta horrek muturreko jarrerak sortu ditu.

Giroa ozpinduta dabil Olatzagutian. Aurreko legealdian NaBaiko hiru alkatek dimititu egin zuten “ezker abertzalearen presioengatik”, eta antza, errauste proiektuak ba omen zuen zerikusirik dimisio horiekin. Bestalde, enpresa batzordeko UGTko eta CCOOko delegatuak proiektuaren alde daude eta langileen zati batek bilkurak egin dituzte euren “etorkizunaren alde”.  Irailean, Sakana Bizirik-eko kideek prentsaurrean salatu zuten taldeko hainbat partaidek mehatxuak jasan dituztela, bai eskutitz bidez eta baita euren etxean bertan ere.  Hiru Mugak Batera-k prestaturiko dokumentalean ere salatzen da egoera hori: “Enpresako zuzendaritzako hurbileko sektoreek gure lana oztopatu eta zangotrabatu egin dute. Hormetatik kendutako kartelak, sinadura orrien lapurreta, mehatxu zuzenak…”.

Kontua da hondakinak erregai baliotsu bilakatu direla etekin handiagoak lortzeko eta porlan fabrikak haien atzetik dabiltzala aspaldion negozioa egin nahian:  hondakin tona bakoitzagatik kobratu egiten dute, lehengaia aurrezten dute, eta diru-laguntzak jasotzen dituzte energia “berriztagarria” sortzen dutelako. Zaborra bildu, erre eta kobratu. Negozio biribila FCCrentzat.

ETAkoa ez bazara, ez hartu ‘etarren’ abokaturik
Gurutz Agirresaroberen kontrako epaiaz artikulu zabarra idatzi du Auzitegi Nazionaleko laberintoak inork baino hobe ezagutzen dituen José Yoldi El País-eko kazetariak. Agirresarobe 32 urteko kartzela zigorrera kondenatu du auzitegiak. Joseba Pagazaurtundua ETAren aginduz hil omen zuela dio epaiak (pdf), baina harrigarriki ETAko parte izateaz absolbitu du. Yoldik inkoherentzia hori oso ongi nabarmendu du artikuluan, ETAk “sikarioak” ez dituela erabiltzen gogoratuz. Baina hortik aurrera dator zabarkeria, honek ere Pagazaurtundua hil zuten tabernako katilu batean Ertzaintzak aurkitutako DNA du fede, kristauek Jainkoan sinesten duten moduan.

Epaia ere DNA frogan oinarritu da. Gainerakoak “zantzu periferikoak” dira, xelebre askoak (errugbian jokatzea, kafesnea euskaraz eskatzea…). DNAn zentratuz, Auzitegi Nazionalak poliziaren profesionaltasunean jartzen du konfiantza osoa (beste behin ere) eta ez du zalantzan jartzen DNAren zainketa-katea (“Tenemos que se respetaron las medidas necesarias de preservación y custodia de esta evidencia”). Aitzitik, 2006an Ertzaintzak berak esan zuen DNA mostrarik ez zutela aurkitu. Hilketa gertatu eta zazpi urtera plazaratu zuten DNA mostra, Agirresarobe atxilotu eta Pagazaurtunduaren hilketa “argituz”. Baina akusatuaren defentsak salatu zuen 13 pertsonen eskuetatik pasatu zitekeela mostra hori, eta peritu batek ere zalantzan jarri zuen bere fidagarritasuna. Epaiak berak dio ez dela “ideala”.

Yoldiren ustez baina, DNA “burugogorra” da eta “Agirresarobe ETAko kide zen eta ustez oraindik ere bada”. Horra zientziaren besoetan eroritako kazetariaren sententzia. Baina inor konbentzituta ez balego, Yoldik beste “froga” bat deskubritu digu: Agirresarobek Joxe Mari Elosua duela abokatu, “urte askoan etarren abokatu izateagatik ezaguna”. Inplizituki hauxe dio beraz: “ETAkoa ez bazara, ez duzu etarren abokatu bat hartzen”

Joxe Mari Elosuak ETArekin loturiko hamaika auzi eraman ditu aurrera, aditua da horretan eta ederki ezagutzen ditu “inoiz defraudatzen ez duen” (Yoldik esana) Auzitegi Nazionalaren jokabideak. Nik, ETAkoa ez naizela demostratu nahi banu, ez nuke zalantzarik izango Elosuarengana jotzeko. Egunkaria auzikoek ere hala egin zuten eta absolbitu egin zituzten. Yoldik ezezagutza handia erakutsi du preso daudenen munduan gertatzen denaz, eta seguruenik ezagutza handia du terrorismoaren biktimen munduan gertatzen denaz. Auzi hau berezia baldin bada, horrexegatik ere baitelako: Terrorismoaren Biktimen Fundazioko presidenta eta bozeramale nagusiaren anaia hiltzeagatik epaitu dutela Agirresarobe.