Etxean badugu ikurrina zahar bat. Amak egin zuen. Oihal zatiak erosi zituen, han berdea, hemen gorria… eta ahalik eta txukunen josi zituen elkarrekin. Orduan debekatua zegoen ikurrina erakustea, 1976a zen. Baina sumatzen zen laster legalizatuko zutela. Amak espresuki egin zuen egun horretarako. Eta egun hura 1977ko urtarrilaren 19an iritsi zen.
Espainiako Gobernuko delegatu karguari frankismotik heredatutako kargu zaharkituaren usaina dario. Egia da Espainiak egitura “federala” edo autonomikoa izan duenean sortu izan dela kargu hori –1931ko eta 1978ko konstituzioekin–, baina 1958ko dekretu batez geroztik frankismoan hainbeste botere izan zuten gobernadore zibilen ezaugarri batzuk mantendu izan dituzte delegatuek, 60ko eta 70eko hamarkadan manifestazioak debekatu, grisak jendea jipoitzera [...]
Gurutz Agirresaroberen kontrako epaiaz artikulu zabarra idatzi du Auzitegi Nazionaleko laberintoak inork baino hobe ezagutzen dituen José Yoldi El País-eko kazetariak. Agirresarobe 32 urteko kartzela zigorrera kondenatu du auzitegiak. Joseba Pagazaurtundua ETAren aginduz hil omen zuela dio epaiak (pdf), baina harrigarriki ETAko parte izateaz absolbitu du. Yoldik inkoherentzia hori oso ongi nabarmendu du artikuluan, ETAk [...]
Gurutz Agirresarobe epaitzen ari dira egunotan Auzitegi Nazionalean, ETAren aginduz Joseba Pagazaurtundua hiltzea egozten diote eta 48 urteko kartzela zigorra eskatzen du fiskalak. Urte askoan izan ginen errugbiko taldekide, eta ziur nago berak dionean 2003ko otsailaren 8ko goiz hartan ez zela Andoaingo Daytona tabernan egon, egia esaten duela.
Bateragune auziko epaiak (pdf) gogor kolpatu du bake prozesua. Fiskalak eskatutako kartzela zigorra ezarri die Auzitegi Nazionaleko tribunalak kondenatuei: hamar urte Arnaldo Otegi eta Rafa Diezi eta zortzi urte Sonia Jacinto, Miren Zabaleta eta Arkaitz Rodriguezi. Azken egunetako zurrumurru, filtrazio eta mugimenduak bete dira, beraz. Angela Murillok presiditzen duen epaimahaiak bat egin du Vicente Gonzalez [...]
Bilduk Gipuzkoan izandako emaitzak zer esan handia ematen ari dira, batez ere makroproiektuak kolokan jar ditzaketelako. Hondakinen kudeaketa eredua aipatzen da gehien, errauskailuari moratoria eskatzen dutenak gailendu baitaitezke mankomunitateetan. Hala al da? Egin ditzagun kontuak.
Clara Campoamor izendatzea, emakumeen eskubideen defentsaren historia gogoratzea da; baina orain gutxi arte madrildar honen memoria ahaztuta egon da. 1931n Espainian sufragio unibertsala lortzeko gehien borrokatu zutenen artean dago Campoamor. 1888an jaio zen Madrilen eta Zuzenbide ikasketak egin ondoren abokatu lanetan hasi zen buru-belarri. Bide horretatik murgildu zen politikan. Sozialismora hurbildu zen lehenik, gero errepublikar [...]
1981eko otsaila. Nekez gertatuko zen gure Euskal Herri honetan hilabete latzagorik, gertakariak egunetik egunera amildu ziren. Herri Batasuneko eta LAIAko kideek Espainiako Erregearen aurrean Eusko Gudariak kantatu egun berean atxilotu zuten Joxe Arregi Izagirre poliziek, ETAko partaide izateagatik. Bederatzi egunez eduki zuten torturapean eta Carabancheleko presondegiko ospitalean hil zen jasotako jipoitik ezin errekuperatuta.
Udalbiltzaren inguruko epaia irakurtzen hasi eta aurrera egin ahala besoko ileak gero eta tenteago dauzkat. Auzitegi Nazionaleko lehenengo salako epaimahaiak ahobizarrik gabe hitz egiten du bertan, egurra ematen dio akusazioari, eta ipurdi bistan jartzen du muntaia horren guztiaren ahultasuna. Egia esan, epaiketan ere agerian geratu zen hori, baina Auzitegi Nazionalarekin ez dago fidatzerik, eta ausartuko [...]
Zenbat diru balio du herri batek? Nor ausartu liteke zifra lotsagarria jartzen? Espainiak horixe egin zuen 1975ean, Mendebaldeko Sahara Marokori saldu –ez entregatu- zionean: 14.591.202.498 pezeta. Esklusiba El Temps astekari katalanak eman zuen duela hiru aste inguru, baina albistea, eskandalosoa izanik ere, ez da gehiegi zabaldu; segur aski Aaiungo gertakariekin sortutako olatu mediatikoa berandu harrapatu [...]