Zer da Joanes Etxeberri egitasmoa?

Euskaltzaindiak egunotan Iruñean egiten diharduen Pirinioetako Hizkuntzak biltzarrean euskararen historia aztertzeko egitasmo garrantzitsu eta anbizio handiko baten berri eman dute. Joanes Etxeberri egitasmoaren aurkezpena Joseba Intxausti historialariak, Mikel Zalbide soziolinguistak eta Nickolas Gardner administratzaileak egin zuten atzo.

Kaldereroek inauteriak iragarriko dituzte asteburuan

Ijito eta zingaroz jantzitako hamaika konpartsa ibiliko dira asteburu honetan Euskal Herriko hainbat herritako kaleetan barrena. Donostian 17 konpartsa aterako dira larunbatean (26) eta “Primitiva” deiturikoa otsailaren 9an; horretaz gain Andoainen, Tolosan, Irunen, Eibarren, Hernanin, Beran, Iruñean… ere kalderero taldeak aterako dira urtero bezala. Kantu eta antzerkien bidez inauteriak iragarriko dituzte, hamarkada ugari dituen ohiturari [...]