Greziako bonoen interesak izugarri igo diren garaiotan, eta Europako hainbat estaturen defizitak eta zor publiko handiak finantza merkatuak aztoraturik dituen une honetan, zer eta PIIGS akronimoa hedatu da zailtasunetan eta krisiak “zikinduta” dauden herrialdeak izendatzeko: Portugal, Italia, Irlanda, Grezia eta Espainia (Spain). Zerriak, alegia.
Zaldibian, Arkakatik Enirioko txaboletarako bidean altxor bat gordetzen da. Mendi mazelan dagoen borda zaharkitu eta eder bateko egurrezko atean ez da Amabirjinaren irudirik edo gurutzerik ageri, bisitariak harrituta irakurriko du hau: Viva la Pepa 1927. Nola da posible?
Martxoaren 22an bete ziren 50 urte Jose Antonio Agirre lehendakaria Pariseko erbestean hil zela. Urteurren hori prestatzeko Sabino Arana Fundazioak batzorde bat sortu zuen iaz eta batzorde horrek antolatutako egitarauaren barruan egin dira azken asteetako hainbat ekitaldi: martxoaren 6an Gernikako Arbolaren Gurutzearen domina eman zien Lopez lehendakariak Agirreren seme-alabei; martxoaren 22an, Agirre hil zela 50 [...]
Nafarroako Zugarramurdi inguruetan sorgin ehiza hasi zela 400 urte bete dira aurten. Urtemuga hori gogoratzeko hainbat ekitaldi egin dituzte. Duela egun batzuk Logroñon izan ziren, hiri hartan egin baitzen Inkisizioaren 1610eko autofedea 53 lagunen kontra eta horietatik 11 erre zituzten sugarretan, gehienak emakumeak. Zugarramurdin ere egun gutxi barru egingo da ekitaldi bat hori guztia gogoratzeko.
Lorcaren gorpuzkinen inguruan sortu diren iskanbilak urrunekoak egin izan zaizkigu Euskal Herritik, baina atzo El Paisen Ian Gibson adituak idatzitako artikuluak atentzioa deitzen du. Gibsonek urteak eman ditu Lorcaren heriotza ikertzen, eta artikuluan Lorcak Fuente Grandeko olibondoan zergatik behar duen azaltzen du garbiro. Halaber, pista izugarriak ematen ditu granadako poetaren hezurrekin zer pasatu den esplikatzeko: [...]
Euskaldunek zenbat aldiz ez ote dute beren herria utzi behar izan kanpora lan egitera joateko? Ellis Island-eko euskal abizenez beteko artxiboak dira horren testigu. Gaur egun, berriz ere lana garesti dagoen honetan, ez dago datu zehatzik emigratzeko joera berpiztu ote den esateko, baina atzo gertaera bitxi baten lekuko izan nintzen kafetegi batean:
ELA sindikatua Oroimenaren Parkean izan zen ostiralean, Sartagudan. Sindikatuak azkeneko kongresuan erresoluzio bat onartu zuen memoria historikoaren alde lan egiteko –ELAko kideak, solidarioak, oso gaztigatuak izan ziren gerraosteko errepresioaren ondorioz– eta erabaki horren barruan sartzen da Sartagudako errekonozimendu ekitaldia. Ostiralean, besteak beste Egiaren Batzordea sortzeko eskatu zen, eskaera aski errepikatua memoria historikoaz arduratzen diren taldeengandik.
Modu asko dago biolentzia eta heriotza justifikatzeko. Modu horietako bat izan daiteke isiltasuna –elipsi krudela?–, pasibotasuna, utzikeria… edota, zergatik ez, justiziaren eta bizikidetzaren defentsa ultra. Egunkari bateko gaurko edizioko orriak errepasatuz honako notizia dakar hasieran: Terrorismoaren Biktimen Fundazioak dekalogo bat prestatu du, gaztetxoak “fanatismoan” erori –infektatu?– ez daitezen.
Azken egunetan Baztan inguruan izan diren eraso faxistek harrituta utzi dute asko. Ez erasoek, baizik eta erasorako erabilitako hizkuntzak. Interneteko eta prentsako argazkietan justu antzean bereiz zitezkeen euskarazko hitzak. Atzo, Aingeru Epaltzak zuzeu.com-en idatzi zuen horretaz: “Irebazi giñun ta irebazikou” omen dio Artesiagan frankismoko esklaboen omenez jasotako monumentua zikintzen duen pinturak. Klase horretako euskal faxismora [...]
Gizarte kontrola, kontzeptu kontraesankorra da. Egin al da horren inguruko benetako eztabaidarik? David Zapiainek berriki argitaratu duen Gizarte kontrolaren aldaketak (Deustuko Unibertsitatea, 2009) lanean garbiro dio kontrol oldarkorraz gain –zigortzailea, alegia–, kontrol prebentiboa izan dela historian zehar.