Akerrak adarrak okerrak al ditu?

Nafarroako Zugarramurdi inguruetan sorgin ehiza hasi zela 400 urte bete dira aurten. Urtemuga hori gogoratzeko hainbat ekitaldi egin dituzte. Duela egun batzuk Logroñon izan ziren, hiri hartan egin baitzen Inkisizioaren 1610eko autofedea 53 lagunen kontra eta horietatik 11 erre zituzten sugarretan, gehienak emakumeak. Zugarramurdin ere egun gutxi barru egingo da ekitaldi bat hori guztia gogoratzeko.

Federico García Aitzol

Lorcaren gorpuzkinen inguruan sortu diren iskanbilak urrunekoak egin izan zaizkigu Euskal Herritik, baina atzo El Paisen Ian Gibson adituak idatzitako artikuluak atentzioa deitzen du. Gibsonek urteak eman ditu Lorcaren heriotza ikertzen, eta artikuluan Lorcak Fuente Grandeko olibondoan zergatik behar duen azaltzen du garbiro. Halaber, pista izugarriak ematen ditu granadako poetaren hezurrekin zer pasatu den esplikatzeko: [...]

Mundu batean goaz baina krisi berean ez

Euskaldunek zenbat aldiz ez ote dute beren herria utzi behar izan kanpora lan egitera joateko? Ellis Island-eko euskal abizenez beteko artxiboak dira horren testigu. Gaur egun, berriz ere lana garesti dagoen honetan, ez dago datu zehatzik emigratzeko joera berpiztu ote den esateko, baina atzo gertaera bitxi baten lekuko izan nintzen kafetegi batean:

Egiaren Batzordea

ELA sindikatua Oroimenaren Parkean izan zen ostiralean, Sartagudan. Sindikatuak azkeneko kongresuan erresoluzio bat onartu zuen memoria historikoaren alde lan egiteko –ELAko kideak, solidarioak, oso gaztigatuak izan ziren gerraosteko errepresioaren ondorioz– eta erabaki horren barruan sartzen da Sartagudako errekonozimendu ekitaldia. Ostiralean, besteak beste Egiaren Batzordea sortzeko eskatu zen, eskaera aski errepikatua memoria historikoaz arduratzen diren taldeengandik.

Bainak baratzean

Modu asko dago biolentzia eta heriotza justifikatzeko. Modu horietako bat izan daiteke isiltasuna –elipsi krudela?–, pasibotasuna, utzikeria… edota, zergatik ez, justiziaren eta bizikidetzaren defentsa ultra.
Egunkari bateko gaurko edizioko orriak errepasatuz honako notizia dakar hasieran: Terrorismoaren Biktimen Fundazioak dekalogo bat prestatu du, gaztetxoak “fanatismoan” erori –infektatu?– ez daitezen.

Irebazi giñun ta irebazikou

Azken egunetan Baztan inguruan izan diren eraso faxistek harrituta utzi dute asko. Ez erasoek, baizik eta erasorako erabilitako hizkuntzak. Interneteko eta prentsako argazkietan justu antzean bereiz zitezkeen euskarazko hitzak. Atzo, Aingeru Epaltzak zuzeu.com-en idatzi zuen horretaz: “Irebazi giñun ta irebazikou” omen dio Artesiagan frankismoko esklaboen omenez jasotako monumentua zikintzen duen pinturak. Klase horretako euskal faxismora [...]

Gripea eta gizarte kontrolaren kontraesana

Gizarte kontrola, kontzeptu kontraesankorra da. Egin al da horren inguruko benetako eztabaidarik? David Zapiainek berriki argitaratu duen Gizarte kontrolaren aldaketak (Deustuko Unibertsitatea, 2009) lanean garbiro dio kontrol oldarkorraz gain –zigortzailea, alegia–, kontrol prebentiboa izan dela historian zehar.

Eric Hobsbawm historialari ospetsua Bilbon izango da

Historialari marxisten artean bide luzea egin duen Eric Hobsbawm-ek (Egipto, 1917) hitzaldia emango du Bilboko Alhondigan datorren larunbatean, hilak 7. Hobsbawm erreferentzia nagusietako bat da munduko historialarien artean.

Keinu bat, bihotzak hunkitzeko

Helena Tabernaren La buena nueva (Berri ona) pelikula asteburuan estreinatu da. Bere osaba Marino Ayerra apaizaren bizitzan oinarritutako filmak Elizaren eta frankismoaren arteko harremanaz hitz egiten du, baita Gerra Zibilean izandako errepresioaz ere. Ez dut uste, oro har, filmak urte haietako giro iluna erakusten jakin duenik. Eszenetan gehiegi erakusten da gutxi esateko; sotiltasuna falta da, [...]

Fusilatuen hobiak irekitzea denbora kontua da

Espainiako Entzutegi Nazionalak geldiarazi egin du gerrako hobietatik gorpuak ateratzeko Baltasar Garzonen agindua. Antza, Zigor Aretoko magistratuek ez dituzte indusketak presazkotzat ikusi eta itzul ezinezko kalteak eragin ditzaketela diote. ARGIAren aste honetako zenbakiak (2.159) artikulua dakar auzi honek sorturiko eztabaida analizatuz.