FCCri ustekabeko etsaia sortu zaio Olatzagutia inguruan

Hiru Mugak Batera-k, Olatzagutiako Portland lantegian hondakinak erretzearen kontra dauden Nafarroako, Arabako eta Gipuzkoako elkarte ugari biltzen duen plataformak, Incinerando el futuro. Olaztin Errausketarik ez dokumentala kaleratu du zementugile erraldoiaren proiektua salatzeko. Hainbat aditu eta lekukoen iritziak bildu dituzte bertan eta Argia.com-eko multimedia atalean ikusgai izango da. Mugimendu handia sortu da Olatzagutiko erraustegiaren kontra, ez [...]

“Japoniako krisia Txernobyl da, kamera geldoan”

Esaldi hori irakurri diogu Marcel Coderch ingeniariari, El Temps egunkarian (1397 zk) egin dioten elkarrizketan. Energia kontuetan aditua izateaz gain, Kataluniako Generalitatearen Garapen Iraunkorreko Aholku Batzordeko kide ere bada Coderch, eta esaldi gorriak bota ditu: “Uste dut honek guztiak eszenatoki okerrenean amaituko duela”, “Frantziako gobernuak esan du: Txernobyl baino okerragoa izan liteke”. Gemma Aguilera kazetariak [...]

Nork esan zuen antinuklearra hilda zegoela?

Bat baino gehiago harrituta geratuko zen Alemaniako Saxoniako basoetan egunotan ikusten ari garen borrokaren aurrean. Aldaketa klimatikoaren aitzakiapean, erregai fosilen agortzearen akuilupean, nuklearren aldeko jarrera indartzen hasi zela ematen zuen, 70eko mugimenduaren sortzaileetako batzuk ere hasiak ziren balantza nuklearren alde jartzen.

Hipermerkatu ongileak

Plastikozko poltsen inguruan ETB2k atzo gauean eman zuen notizia deigarria izan zen. Komertzio txikian erosketak egiterakoan zenbat poltsa erabiltzen ditugun frogatzeko kale ikerketa moduko bat egin zuen kazetariak. Okindegian plastikozko poltsan sartzen diote eskatutako ogi barra, Ordiziako ferian ere berdin sartzen diote plastikotan nola patata kiloa hala ardi gazta, baita harategian Goierriko mondeju ederra ere.