Langabezia ari du

2008ko azaroan 30 egunetik bitan baino ez zuen atertu.  Lehman  Brothers-en kiebrak eman zio paso 2008ko udazken euritsu hari. Gero, neguarekin, langabezia datu txarrak hasi ziren, abenduan 8.000 lagun gehiago lanik gabe Euskal Herrian, urtarrilean 12.800… Eta elurra etorri zen, denboralea Donostiatik sartu eta hamabost zentimetroko errauts zuria utzi zuen kale eta poligonoetan. EEE hitza [...]

Tourmaleteko hiltzaileak

Herenegungo jardunaldi gorabeheratsuen ondoren euroguneak deskantsatzeko aukera izan du azken bi egunotan, hain juxtu Tourra Pirinioetara iritsi denean. Asteartean Espainiako eta Italiako bonoen arrisku sariak tourmalet baten itxura hartu zuen, baina eskalada gogorraren ondoren bizpahiru etapa lau etorri dira. Alpeak falta dira ordea, eta orduan ikusiko da zeinek flakia hartuko duen, zeini egingo dio kateak [...]

Greziar paradoxa

Bi eguneko greba orokor batek geldituta eta Syntagma plazan gertaturiko istilu larriek aztoratuta, Atenas 2007an hasitako finantza krisiaren ondorioen ispilu da momentu honetan. Irudiek dena adierazten dute (Argia.com-en atzo arratsaldean ikusi ahal izan genuen zuzenean): ke-boteek bataila epiko bateko osagaiak ematen zuten, poliziek panpina mantsoak ziruditen Zeusen haserrealdiari ezin eutsirik…

Dirua ez da zerutik erortzen

Radio Euskadiko gaur goizeko tertulian hizlarietako batek azpimarratu du behin eta berriz: dirua ez da zerutik erortzen. Hori gogoraraztera joan omen da Angela Merkel Madrilera, espainiarrei (eta euskaldunoi) esan die ezin dela gastatu produzitzen dena baino gehiago. Etxekolan horiek agindu ditu Merkelek, Europako nagusiak. Europako Inbertsio Bankuak (EIB) Zubietako erraustegia finantzatuko duela ere entzun dugu [...]

Zer pentsio, zer etorkizun

Pentsioen sistemak erreformatu eta pribatizatzeko asmoak ez dira atzo goizekoak. Sarkozyk eta Zapaterok aspaldi idatzitako gidoi bati segitu diote, eta finantza krisiak sortutako egoerarekin ezin hobeto bete dute euren papera. Ekonomia kritikorako Taifa mintegi katalanak Qué pensiones, qué futuro (Icaría, 2010) liburuan errepaso itzela ematen dio pentsioen auziari eta agerian uzten ditu atzean dauden interesak. [...]

Mutiloa

Internet, erakunde politiko, enpresa eta bestelako lobbyen etsai bihurtu da, eta ez gara hemen Wikileaksen filtrazioez ari. Egia da kasu askotan manipulaziorako eta intoxikaziorako tarte uzten duela sareak, baina beste askotan informazio baliotsua aurki daiteke. Handi-mandiek informazioa tantaka sakabanatzen dute, eta distortsionatu egiten dute, herritarrari gardentasun itxura eman, baina ezer ez kontatzeko. Noiz edo noiz [...]

Txerritoki honetan ‘pigs’ ugari

Greziako bonoen interesak izugarri igo diren garaiotan, eta Europako hainbat estaturen defizitak eta zor publiko handiak finantza merkatuak aztoraturik dituen une honetan, zer eta PIIGS akronimoa hedatu da zailtasunetan eta krisiak “zikinduta” dauden herrialdeak izendatzeko: Portugal, Italia, Irlanda, Grezia eta Espainia (Spain). Zerriak, alegia.

Mundu batean goaz baina krisi berean ez

Euskaldunek zenbat aldiz ez ote dute beren herria utzi behar izan kanpora lan egitera joateko? Ellis Island-eko euskal abizenez beteko artxiboak dira horren testigu. Gaur egun, berriz ere lana garesti dagoen honetan, ez dago datu zehatzik emigratzeko joera berpiztu ote den esateko, baina atzo gertaera bitxi baten lekuko izan nintzen kafetegi batean:

Zero Zabor

Hernanin Zero Zabor sortu dute Hernaniko herritar batzuek, “hondakinen kudeaketa burutsuaren aldeko” sare soziala. Helburua dute zaborra gutxitzeko sistemen inguruan informazioa bildu eta zabaltzea eta horretarako sare sozialaren gune birtuala ere sortu dute Interneten; gune irekia da eta edonork hartu dezake parte bertan.

Esperantzara kondenatuak

General Motorsen krisiak ezinegona sortu du Pasaiako portuan autoen garraioaz arduratzen den UECC enpresan. Zaragozan dagoen Figueruelaseko planta da Pasaiako portuko bezero nagusia, urtean planta horretan egiten diren Opel markako 54.000 auto baino gehiago mugitzen dira Pasaian, auto guztien %68. “Figueruelasen pasatzen den guztiak eragiten digu” zioen atzo Rafael García Lekue zuzendariak El Diario Vascon. [...]