Peruko azkeneko basatiak

Azkeneko berriek diote Peruko Amazonaseko %60a esplotatzea ahalbidetzen zuten dekretuak Kongresuan derogatuko dituztela osteguna baino lehen. Ez du ematen soilik izan denik indigenen presioagatik, baizik eta gobernua inprobisazioan eta zehaztugabetasunean erori delako lege horiek aurrera ateratzerakoan. Orduan, atzerakada taktikoa ote da? 2008an saiatu ziren lur komunal horiek petrolio enpresen esku uzten, 2009an ere saiatu dira [...]

Esperantzara kondenatuak

General Motorsen krisiak ezinegona sortu du Pasaiako portuan autoen garraioaz arduratzen den UECC enpresan. Zaragozan dagoen Figueruelaseko planta da Pasaiako portuko bezero nagusia, urtean planta horretan egiten diren Opel markako 54.000 auto baino gehiago mugitzen dira Pasaian, auto guztien %68. “Figueruelasen pasatzen den guztiak eragiten digu” zioen atzo Rafael García Lekue zuzendariak El Diario Vascon. [...]

Norteko Trenbidearen azken habeak liburu berri batean

Beasaindik Otzaurteraino doan trenbidearen eraikuntza eta historia aztertu dute Pello Joxe Aranburu eta Luis Mari Intzak. Liburua ikerlan zabalago baten bigarren zatia da eta hilaren 17an aurkeztuko dute Zegaman. Otzaurteko pasabideak buruhauste ugari eman zien XIX. mendeko ingeniariei eta tunel luzeen eraikuntzak sortutako istripu, zailtasun eta istiluak herritarren gogoan geratu dira.