Hiru Mugak Batera-k, Olatzagutiako Portland lantegian hondakinak erretzearen kontra dauden Nafarroako, Arabako eta Gipuzkoako elkarte ugari biltzen duen plataformak, Incinerando el futuro. Olaztin Errausketarik ez dokumentala kaleratu du zementugile erraldoiaren proiektua salatzeko. Hainbat aditu eta lekukoen iritziak bildu dituzte bertan eta Argia.com-eko multimedia atalean ikusgai izango da. Mugimendu handia sortu da Olatzagutiko erraustegiaren kontra, ez [...]
AHTaren obretan hildako bosgarren behargina izan zen atzokoa. Bost hildako hiru urtean, eta beste hainbat zauritu larri –Lazkaoko gazte batek hanka galdu zuen duela gutxi–. Datu hotza da, baina hoztasunetan hasita, zer estatistikak baino hobeto. Osalaneko web orrialdean lan istripuen zerrendak eta konparaketak egiteko aukera dago (datu ofizialak, kontuz). 2008ko uztailetik, AHTaren obretan lehen hildakoa [...]
Bilduk Gipuzkoan izandako emaitzak zer esan handia ematen ari dira, batez ere makroproiektuak kolokan jar ditzaketelako. Hondakinen kudeaketa eredua aipatzen da gehien, errauskailuari moratoria eskatzen dutenak gailendu baitaitezke mankomunitateetan. Hala al da? Egin ditzagun kontuak.
Atez ateko bilketak eta erraustegiek bultzaturik, Euskal Herrian azkar ari da zabaltzen hondakinen inguruko eztabaida. Maiatzaren 9an hasi ziren hondakinak atez ate biltzen Hernanin, %80ko birziklapena lortzeko helburuarekin. Usurbilen eta Oiartzunen ere biltzen dira hondakinak modu horretan. Marian Beitialarrangoitia Hernaniko alkatea eta Andoni Amonarraiz zinegotzia, aurrez aurre jarri ditugu, sistema horren inguruko begirada praktikoa eman [...]
Tarteka, hitz komodin horietako bat ateratzen dute tiraderatik politikoek. Pasaiako Portuko Agintaritzako (PPA) presidente Miguel Buen izan da azkena hori egiten. Portu berriak Jaizkibelen izango dituen ondorio kritikoak –berreskura ezinak, alegia– hainbat neurrirekin “konpentsatuko” dituztela adierazi du.
Gipuzkoako hondakinen kudeaketaren inguruan hainbat albiste izan da aste honetan: Errauste plantaren kontra aurkeztutako 2.075 helegiteak, bosgarren edukiontzia zabaltzeko Hondakinen Partzuergoaren asmoak, Usurbilgo erreferendumaren data… Gaur Zubietako erraustegiaren inguruko hainbat xehetasun eman ditu Hondakinen Partzuergoko kudeatzaile Ainhoa Gonzalezek Berria egunkariko erreportaje batean.
El Diario Vasco egunkariko atzoko albistearen izenburua: “Amaran materia organikoa biltzearen jarraitasuna airean dago”. Hori irakurrita batek ezin izan dio tentazioari eutsi, eta buruan irudikatu du erraustegiko tximinia modernoaren keak zeruan izango lukeen soslaia. Gipuzkoako Aldundiak Donostiako auzo horretan bosgarren kontenedorea deiturikoarekin amaitu du eta udal arduradunek zalantzan jarri dute ekimenak aurrera segituko ote duen: [...]
Miguel Buen Pasaiako Portuko Agintaritzako presidente berriak atzo jakinarazi zuenez Jaizkibelgo kanpo portuak tamaina txikiagoa izango du hasiera batean. Proiektuak aurreikusten dituen 180 hektareatatik 135 eraikiko dituzte eta bide batez 500 milioi euro murriztuko dute aurrekontua, finantzazioa bilatzeko “arrazoizkoagoa” omen delako. Beraz, portu berriak 1.000 milioi euro inguru kostako du. Finantzazioa aurkitu daiteke, baina zorra [...]
Atzoko berria da; Esther Larrañaga Ingurumen sailburu ohiak eta Iñaki Ezkurra sailburuorde ohiak inputatu bezala deklaratu beharko dute Erandioko orube batzuetan lindanoa eta beste gai kutsagarri batzuekin egindako gestioagatik. Irailaren 21ean agertu behar dira Bilboko instrukzio epaitegira. Lur Maitea elkarteak eta Bizkaiko Ingurumen Fiskaltzak zabortegi “klandestino eta ilegala” mantentzea leporatzen die. Horrela, kargu publikoetan ibilitako [...]
Hernanin Zero Zabor sortu dute Hernaniko herritar batzuek, “hondakinen kudeaketa burutsuaren aldeko” sare soziala. Helburua dute zaborra gutxitzeko sistemen inguruan informazioa bildu eta zabaltzea eta horretarako sare sozialaren gune birtuala ere sortu dute Interneten; gune irekia da eta edonork hartu dezake parte bertan.