Udalbiltza auziaren anakronismoa
Udalerriek garrantzia handia izan dute azken mendeko Euskal Herriko historia politikoan. Subiranotasunerantz aldaketa politikoak egon direnean, udalerriak egon izan dira abangoardian. Esaterako, hor dugu II. Errepublikako mugimendu munizipalista, 1931n Gernikan bildutakoa, edota 1934an Zumarragan egin nahi izan zuten bilkura.



