Gasteiz, Bilbo eta Donostiako gotzainek bidalitako ohar batean irakurri ahal izan dugu, 70 urteren ondoren, gerra zibilean frankistek hildako euskal apaizen aldeko hileta-elizkizun bateratua egingo dute. Uztailaren 11n izango da, Gasteizko Katedral Berrian. Horrez gain, Elizbarrutietako hildako apaizen erregistroan eta parroki-liburuetan sartuko dituzte apaiz horien izenak.
Hernanin Zero Zabor sortu dute Hernaniko herritar batzuek, “hondakinen kudeaketa burutsuaren aldeko” sare soziala. Helburua dute zaborra gutxitzeko sistemen inguruan informazioa bildu eta zabaltzea eta horretarako sare sozialaren gune birtuala ere sortu dute Interneten; gune irekia da eta edonork hartu dezake parte bertan.
Azkeneko berriek diote Peruko Amazonaseko %60a esplotatzea ahalbidetzen zuten dekretuak Kongresuan derogatuko dituztela osteguna baino lehen. Ez du ematen soilik izan denik indigenen presioagatik, baizik eta gobernua inprobisazioan eta zehaztugabetasunean erori delako lege horiek aurrera ateratzerakoan. Orduan, atzerakada taktikoa ote da? 2008an saiatu ziren lur komunal horiek petrolio enpresen esku uzten, 2009an ere saiatu dira [...]
General Motorsen krisiak ezinegona sortu du Pasaiako portuan autoen garraioaz arduratzen den UECC enpresan. Zaragozan dagoen Figueruelaseko planta da Pasaiako portuko bezero nagusia, urtean planta horretan egiten diren Opel markako 54.000 auto baino gehiago mugitzen dira Pasaian, auto guztien %68. “Figueruelasen pasatzen den guztiak eragiten digu” zioen atzo Rafael García Lekue zuzendariak El Diario Vascon. [...]