Zer da Joanes Etxeberri egitasmoa?

Euskaltzaindiak egunotan Iruñean egiten diharduen Pirinioetako Hizkuntzak biltzarrean euskararen historia aztertzeko egitasmo garrantzitsu eta anbizio handiko baten berri eman dute. Joanes Etxeberri egitasmoaren aurkezpena Joseba Intxausti historialariak, Mikel Zalbide soziolinguistak eta Nickolas Gardner administratzaileak egin zuten atzo.

‘Basques in the West’ Kalifornian: Diasporaren mugak gaindituz

Kaliforniako Bakersfield-en historialari eta ikerlari ugari bilduko da AEBetako Mendebaldeko euskaldunez hitz egiteko, Euskal Herria Mugaz Gaindi mintegiaren V. edizioan. Estatu hartako unibertsitatean egingo dira Basques in the West izeneko jardunaldiak, bertako euskal etxeak, NABO federazioak, Euskosarek eta Kaliforniako Unibertsitateak antolatuta. Zer ekarpen egin diote euskaldunek Mendebaldeari? Galdera horri erantzuten saiatuko dira Kaliforniako mintegian eta [...]