Hernán Fuentesek xake egin dio Peruri

Sarrera hau urko-apaolaza-(e)k idatzi du / Maiatza 8, 2008
Atala: Nazioartea,Politika
Hernán Fuentes

Hernán Fuentes

Peruko Puno eskualdeko presidente den Hernán Fuentesek pauso bat gehiago eman du erreferenduma egiteko. Erregio Batzordeak dokumentu bat onartu du presidenteari kontsultak antolatzeko baimena emanez.

Horrela, Boliviako Santa Cruzen egindakoaren haritik segitzeko aukera izango du departamendu honek. Bada ordea diferentzia bat, Santa Cruz Boliviako eskualde aberatsena da eta kontserbadoreen ekimenez egin da erreferenduma. Punoko departamendu turistikoa, aldiz, Peruko pobreenetakoa da eta Hernán Fuentesek Chávez eta Moralesen ildoko politika babestu du, ezkertiarra eta indigenista. Titicaca ondoko eskualde horretan aimara indigenak dira gehiengo eta kultur tradizio handia gorde dute.

Gauzak horrela, Punoko presidentearen diskurtsoak, izaerak eta berak hartutako hainbat neurrik eztabaida sortu dute Perun. Fuentes, Alan Garcíaren gobernuaren opositorea da, eta egin dituen deszentralizazio eskaerek “separatismo”ari bide emango diola salatu dute bere kontrakoek. Bestetik, Ollanta Humalaren PNPko (Peruko Alderdi Nazionalista) kideari kritikak ezkerretik ere heldu zaizkio, esperientzia politikorik ez omen duelako. Dena den, García figuretti edo antzerkilariari –eta gobernu zentralak eskualde pobreekin izan duen axolagabetasunari– aurre egin dion politikari bakarrenetakoa dugu, gaur gaurkoz, Hernán Fuentes.

Informazio gehiago:

Erantzun bat idatzi

beharrezkoa
beharrezkoa, ez da publikatuko
aukerazkoa
*