Beste hauteskunde batzuk Amerikan
Jakina da euskal herritar guztiok hauteskundeak izan ditugula berriki, bueno, ia guztiok, zortzigarren probintzia deitzen diogun horretan oraindik ez baitira egin. AEBetan alderdi barruko primaria tematiak ospatzen ari diren bitartean, Argentinan prest daude beste hauteskunde batzuk egiteko. Herrialde horretako Euskal Etxeen federazioak, FEVAk, zuzendaritza berria izango du martxoaren 15eko bozketan irabazle ateratzen diren kideekin.



