Atzoko eta gaurko bidelapurrak Txorokilen

Arratia Bizirik plataformak antolatuta mendi martxa egingo dute datorren igandean (24) Zeanuriko Txorokil parajera. Bertan irekitzeko asmoa duten harrobiaren kontra protestatzeko izango da ibilaldia. Gorbeia eta Urkiolako parke naturalen artean ezkutaturik dagoen ingurunea da Txorokil, EAEko korridore ekologikoen sarean sartua, eta pagadi bikainak, haitzuloak eta desagertzeko bidean dagoen fauna gordetzen dira bertan; Saldropoko hezegune ederra [...]

EAE-ANV, bisagrak eta itxitako ateak

Duela gutxi Jose Luis de la Granja historialariak II. Errepublikari buruzko bere ikerlanaren berrikuspena argitaratu du honako izenburupean: Nacionalismo y II. República en el País Vasco. Estatutos de autonomía, partidos y elecciones. Historia de Acción Nacionalista Vasca: 1930-1936. EHUko katedratikoak dio ANV giltzarri izan zela Euskal Herrian Errepublikako urteetan. El País egunkariari emandako azalpenetan EAJ [...]

Gasteizko Seminarioak altxor batzuk erakutsi, beste batzuk ezkutatu

Datozen egunotan Bibliari buruzko erakusketa ikusteko aukera izango da Gasteizko katedral berrian Elizbarrutiko Seminarioak antolatuta –hilaren 9tik 24ra–. Erakusketa pastorala da dudarik gabe, Biblia: Bere askatasuna bilatzen duen herri baten historia izenburuan nabarmen ageri da arduradunek ezkutatu ez duten intentzionalitate hori: “Jainkoaren ahotsak gaur egun bizia eta eranginkorra izaten jarraitzen du” esan zuten atzoko aurkezpenean, [...]