Ilustrazioaren “argiak” aztertuko dituzte Azkoitiko Insausti jauregian

Gaurtik (14) hasi eta larunbata bitartean Ilustrazioa, ilustrazioak izeneko nazioarteko kongresua egingo da Azkoitiko Insausti jauregian, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak antolatua. XVIII. mendeko korronte historikoa gertutik aztertuko dute bertara bilduko diren adituek. Besteak beste, Ilustrazioa kontzeptua definitzen ahaleginduko dira, eta Euskal Herrian izandako mugimenduak ere izango dituzte hizpide.