‘Bortxazko lanak diktadura frankistan’: mila bide liburu batean

Gerraosteko frankismopean bortxazko lanean aritu ziren presoen bizipenak ezagutarazi nahi dituzte Memoriaren Bideak elkarteak eta GerĂ³nimo de Uztariz institutuak Esklaboen mugaldean proiektuaren bidez. Horren harira liburu-katalogo bat argitaratu berri dute; langile batailoien inguruko hainbat ikerketa eta erakusketa batetako materiala bildu dituzte liburu horretan. Erakusketa Nafarroako Unibertsitate Publikoan dago ikusgai.