Segurako Iparra-Hegoa jaialdian Argentinako euskaldunei begirada berezia
Badira hamabi urte Segurako (Gipuzkoa) Iparra-Hegoa ekimena martxan jarri zutela. Ipar eta Hego Euskal Herriaren arteko harremanak sendotzeko helburuarekin urtero ekitaldi ugari antolatzen dituzte aste betez: kantaldiak, hitzaldiak, erakusketak, mendi irteerak… Aurten euskal diaspora hartu dute gai nagusitzat, Argentinako euskaldunak bereziki. Aste osoan zehar erakusketa eta hitzaldiak izan dira, baina ekitaldi nagusienak astebururako utzi dituzte. [...]



