
Arg.: San Sebastian Digital
2008ko azaroan 30 egunetik bitan baino ez zuen atertu. Lehman Brothers-en kiebrak eman zio paso 2008ko udazken euritsu hari. Gero, neguarekin, langabezia datu txarrak hasi ziren, abenduan 8.000 lagun gehiago lanik gabe Euskal Herrian, urtarrilean 12.800… Eta elurra etorri zen, denboralea Donostiatik sartu eta hamabost zentimetroko errauts zuria utzi zuen kale eta poligonoetan. EEE hitza zer zen ikasi genuen orduan, eta MCCko enpresa arrakastatsuetan ere soldatak kolpean %8 jaitsi zitezkeela. Ziklogenesis esplosiboa etorri zenerako gorrian onduta geunden jada. Zer gehiago egin behar du? Esaten genuen kolkorako. Tristea eta iluna, gogorra eta hotza, 2008-2009ko “Atzeraldi Handia” deitu izan zaion hori. Gaur egungo egoerak déjà vu hitz aspergarria dakarkit burura. Hotzak, elurrak eta langabezia datu txarrek naramate zerura begiratzera. Espero zen, eta etorri da atzeraldia, noizbait joan bada. Gehiago irakurri…

Etxarri-Aranatzeko ekitaldia, 1977ko alkateen ekimena gogorarazteko (Argazki Press)
Etxean badugu ikurrina zahar bat. Amak egin zuen. Oihal zatiak erosi zituen, han berdea, hemen gorria… eta ahalik eta txukunen josi zituen elkarrekin. Orduan debekatua zegoen ikurrina erakustea, 1976a zen. Baina sumatzen zen laster legalizatuko zutela. Amak espresuki egin zuen egun horretarako. Eta egun hura 1977ko urtarrilaren 19an iritsi zen. Gehiago irakurri…

Carlos Urquijo Gobernuko delegatu berria EAEn, karguari zin egiten
Espainiako Gobernuko delegatu karguari frankismotik heredatutako kargu zaharkituaren usaina dario. Egia da Espainiak egitura “federala” edo autonomikoa izan duenean sortu izan dela kargu hori –1931ko eta 1978ko konstituzioekin–, baina 1958ko dekretu batez geroztik frankismoan hainbeste botere izan zuten gobernadore zibilen ezaugarri batzuk mantendu izan dituzte delegatuek, 60ko eta 70eko hamarkadan manifestazioak debekatu, grisak jendea jipoitzera bidali, apaizak atxilotu edo fabrikak eta elkarte gastronomikoak kate eta giltzarrapoz ixten zituzten Enrique Oltra Molto, Fulgencio Coll de San Simón eta gisakoen atributuak, hain zuzen. Gehiago irakurri…

Hiru Mugak Baterak dokumentala egin du Olatzagutiako errauste proiektuaren kontra
Hiru Mugak Batera-k, Olatzagutiako Portland lantegian hondakinak erretzearen kontra dauden Nafarroako, Arabako eta Gipuzkoako elkarte ugari biltzen duen plataformak, Incinerando el futuro. Olaztin Errausketarik ez dokumentala kaleratu du zementugile erraldoiaren proiektua salatzeko. Hainbat aditu eta lekukoen iritziak bildu dituzte bertan eta Argia.com-eko multimedia atalean ikusgai izango da.
Mugimendu handia sortu da Olatzagutiko erraustegiaren kontra, ez bakarrik Sakanan, baita Arabako Lautadan, Ameskoan eta Gipuzkoako Goierrin ere. Esaterako, uztailean Altsasun inoiz ezagutu den manifestaziorik handiena egin zen errausketaren aurka (3.000 lagun); abuztuan berriz, Aratz mendipean dagoen Araia herritxoan, ehunka lagun bildu zen mobilizazio batean; duela egun gutxi Lizarran bildu ziren errausketaren kontra eta ehunka izan ziren han ere. Nekazariak, abeltzainak, turismo elkarte eta partzuergoak, talde ekologistak, auzo elkarteak, zinegotzi eta alkateak, guraso elkarteak, sindikatuak, merkatariak, idazle eta artista ezagunak… Kontrako jarrera bizia sortu du Portland-en proiektuak eta errausketaren kontrako borrokan fronte berri bat ireki da Euskal Herrian. Gehiago irakurri…
Gurutz Agirresaroberen kontrako epaiaz artikulu zabarra idatzi du Auzitegi Nazionaleko laberintoak inork baino hobe ezagutzen dituen José Yoldi El País-eko kazetariak. Agirresarobe 32 urteko kartzela zigorrera kondenatu du auzitegiak. Joseba Pagazaurtundua ETAren aginduz hil omen zuela dio epaiak (pdf), baina harrigarriki ETAko parte izateaz absolbitu du. Yoldik inkoherentzia hori oso ongi nabarmendu du artikuluan, ETAk “sikarioak” ez dituela erabiltzen gogoratuz. Baina hortik aurrera dator zabarkeria, honek ere Pagazaurtundua hil zuten tabernako katilu batean Ertzaintzak aurkitutako DNA du fede, kristauek Jainkoan sinesten duten moduan. Gehiago irakurri…

Hernaniko hilerriko argazki zaharra, 1936ko fusilatuentzako kripta egin aurrekoa
Espainiako Defentsa Ministerioak bere artxiboetan klasifikaturik dauden dokumentu ugari kontsultagai jarriko dituela jakinarazi zuen Carmen Chacón Defentsa ministroak. Gaur El País-ek aurreratu digunez, guztira 10.000 dokumentu lirateke, eta 1936tik 1968ko tartea hartzen dute. Badirudi, hauteskundeen gertutasunagatik erabakia ez dela lehenago hartu, lana nahiko aurreratua zegoen arren. Baina ez da ziurra agiri horiek publiko egingo dituzten, horrelako kontuetan oso uzkur agertu izan den Alderdi Popularraren Gobernuaren eskuetan geratuko baita kontua.
Gehiago irakurri…

Epaiketan azalpen zehatzak eman ditu Gurutzek
Gurutz Agirresarobe epaitzen ari dira egunotan Auzitegi Nazionalean, ETAren aginduz Joseba Pagazaurtundua hiltzea egozten diote eta 48 urteko kartzela zigorra eskatzen du fiskalak. Urte askoan izan ginen errugbiko taldekide, eta ziur nago berak dionean 2003ko otsailaren 8ko goiz hartan ez zela Andoaingo Daytona tabernan egon, egia esaten duela. Gehiago irakurri…

Angela Murillo Auzitegi Nazionaleko epailea
Bateragune auziko epaiak (pdf) gogor kolpatu du bake prozesua. Fiskalak eskatutako kartzela zigorra ezarri die Auzitegi Nazionaleko tribunalak kondenatuei: hamar urte Arnaldo Otegi eta Rafa Diezi eta zortzi urte Sonia Jacinto, Miren Zabaleta eta Arkaitz Rodriguezi. Azken egunetako zurrumurru, filtrazio eta mugimenduak bete dira, beraz. Angela Murillok presiditzen duen epaimahaiak bat egin du Vicente Gonzalez Mota fiskalaren tesiarekin, hau da, Otegik eta besteek ETAren esanetara berregitaratu nahi zutela ezker abertzalea eta ETAren “benetako buruzagi” zirela. Auzipetuek epaiketan egin zituzten deklarazio argiak entzunda (ikus bideoa) –“M-a gure estrategian soberan dago eta traba egiten du”–, ezin ulertu nola arraio iritsi diren konklusio horretara. Gehiago irakurri…

Agintariak Tolosako zatiaren lehen harri jartzen
AHTaren obretan hildako bosgarren behargina izan zen atzokoa. Bost hildako hiru urtean, eta beste hainbat zauritu larri –Lazkaoko gazte batek hanka galdu zuen duela gutxi–. Datu hotza da, baina hoztasunetan hasita, zer estatistikak baino hobeto. Osalaneko web orrialdean lan istripuen zerrendak eta konparaketak egiteko aukera dago (datu ofizialak, kontuz). 2008ko uztailetik, AHTaren obretan lehen hildakoa izan zenetik alegia, 2011ko maiatza arte –azken eguneraketa hortxe amaitzen da–, 24 langile hil ziren EAEn lan-istripuen ondorioz. Datu horretan ez dira sartzen bajan zeudela hildako langileak –gaixotasunengatik eta abar– edo in itinere hildakoak. Zifra horretan ere ez da sartzen atzo hildako langilea, noski, bai ordea aurretik AHTan hildako lau lagunak. Beraz, laneko heriotza traumatikoen %16,7 AHTaren obretan gertatzen dira. Gehiago irakurri…

Octave Lapize 1910eko Tourrean
Herenegungo jardunaldi gorabeheratsuen ondoren euroguneak deskantsatzeko aukera izan du azken bi egunotan, hain juxtu Tourra Pirinioetara iritsi denean. Asteartean Espainiako eta Italiako bonoen arrisku sariak tourmalet baten itxura hartu zuen, baina eskalada gogorraren ondoren bizpahiru etapa lau etorri dira. Alpeak falta dira ordea, eta orduan ikusiko da zeinek flakia hartuko duen, zeini egingo dio kateak crack Galibierrera bidean. Gehiago irakurri…