“Egin dezakegunaren mugara iristen ari gara. Bilboko Udala da legea betearazteko ardura daukana, eta ez du egin”. Jose Angel Esnaola, Errekaldeberriz elkarteko abokatuaren berbak dira, Bilboko Administrazioarekiko Auzietarako 5. Epaitegiak Kukutzaren eraistearen gaineko etena bertan behera utzi eta minutu gutxira. Galdera bikoitza egiteko deitu diogu Esnaolari: epailearen erabakiaren aurka helegitea aurkezteko aukera dago? Baiezkoan, egingo duzue? Gehiago irakurri…

(Argazkia: M15M-Bizkaia)
Atzoko egun luzearen ostean, Kukutzaren desalojoak eragindako informazio guztia bilduta eta digerituta, analisi lasaiago baterako une egokia dateke oraingoa. ErNEk, Ertzaintzaren sindikatuak, hedabideei igorritako prentsa-oharra erabiliko dut abiapuntu gisa. Gaztelania hutsez bidali du ErNEk bere idazkia, ohi duenez. Merezi duelakoan, euskaratzeko lana neureganatu dut. Hona: Gehiago irakurri…

Errekalde auzoko erdigunea erabat okupatu du gaur Ertzaintzak. (Arg.: Unai Brea)
“¿Vosotros qué cojones hacéis aquí? ¡A la puta mierda! ¡Aquí no pintáis nada!”. Gutxi gorabehera hitz horiekin gonbidatu gaitu ertzain batek alde egitera, auto biren artean makurtuta geure burua gomazko pilotez babesten saiatzen ari ginen taldetxo bati; tartean, kazetari bi. Orain dela bost ordu inguru gertatu da hori, Bilboko Errekalde auzoan, Kukutza gaztetxetik hurbil. Denbora tarte hori igarotzen utzi dut hau idazten hasi aurretik, ulertzekoa den momentuko amorruak ez ziezadan eragotzi gaurko gertakarien kronika zintzoa, demagogiak eta aurreiritziek kutsatu gabea, egiari atxikia… idaztea. Ez dakit lortuko dudan.
Gehiago irakurri…
Fukushimako katastrofeak akuilatuta, Europako Batasunak zentral nuklearrei segurtasun-probak egiteko agindu zien bere kideei. Berriki, Espainiakoen behin-behineko emaitza ezagutu dugu. Emaitza bakarra da, baina ohi denez, batzuek zuri ikusi dute besteentzat beltza dena. Okerrena da proben zorroztasuna bera ere zalantzan jartzekoa dela, ahalik eta modurik leunenean esateko. Gehiago irakurri…

Gero eta izotz gutxiago du Artikoak; aurten, itxuraz, minimo historikora iritsiko da.
ESAk, Europako Espazio Agentziak, informazio kezkagarria helarazi digu: Artikoko izotz kopurua minimo historikora iritsi daiteke aurten, 2007an neurtutakoa gaindituz. (Historia, albiste honi dagokionez, Artikoko izotz kopuruaren neurketak egin hasi ginenetik gaur arte dirauen aroa dela ulertu beharko dugu). Eta zertan dabil espazio agentzia bat hain kontu “lurtarren” berri ematen, pentsatuko duzue. Bada, haienak dira izotzaren zabalera zehatz neurtzen duten sateliteak. Gauza batzuk askoz hobeto behatzen dira urrunetik. Gehiago irakurri…

Pedro Prieto (Arg.: Dani Blanco)
Metakazetaritza dosi txiki bat eskainiko dizuet. Pedro Prietori elkarrizketa egin genion, eta gero, paperera eramateko orduan, arazo bat sortu zitzaigun: tipoak esaten dituenak esaten ditu, eta ia argazki guztietan ageri da irribarretsu. Zelan demontre ezkondu, pentsatu genuen, poztasun irudi hori eta honelako esaldiak: “Ez gara krisi honen aurreko egoerara itzuliko”, “gure bizi-maila %90 jaitsi beharko dugu”, “desazkundea dator, eta horrekin batera kolapsoak”, “ez dago sistema honi eusterik”, “jabetzen hasi behar dugu dauzkagun mugez”… Gehiago irakurri…
EHNE-Bizkaiak argitaratzen duen Baserri Bizia egunkari digitalaren bitartez iritsi zait informazioa. Europar Batasuneko Nekazaritza Ministroen Kontseiluak erleen osasuna babesteko neurriak hartzea onartu du. Eztia egiten duten erleen osasuna, zehatzago esateko. Beste batzuek, berbarako Espainiako COAGek (Laborari eta Abeltzain Elkarteen Koordinakundeak), gehiago nahi lukete: lanean dabiltza UNESCOk gizateriaren ondare izendatu ditzan erleak eta erlezaintza. Ez da hanka eta bururik gabeko apeta. Guk denok egunero jatea erleen menpe dago hein handi batean. Eta gero eta erle gutxiago dago munduan, ez jakin zergatik. Gehiago irakurri…

Grief (Nahigabea), Dmitri Baltermants-en argazkirik ospetsuena. 1945ean egin zuen, baina SESBn ez zen 1975era arte inprimatu lehenbiziko aldiz.
Ez dakit bietatik zein izan den zeinen aitzakia, baina kontua da egun berean ikusi ditudala estreinako aldiz Bilboko Alondegiaren eraikin berritua eta Dmitri Baltermants argazkilari errusiarraren lana, eta gehiago gustatu zait bigarrena, bata nahiz bestea osorik ezagutzeko oraindik asko falta zaidan arren.
Gehiago irakurri…
Fukushimatik airetik iristen den erradiazioaz ez, arrainaren bitartez iristen zaigunaz behar genuke kezkatu, Eduard Rodríguez Farré erradiobiologo katalanaren esanetan. Espainiako CSICeko (Zientzia Ikerkuntzarako Kontseilu Nagusia) kidea da Rodríguez Farré, eta baita ere CIMA (Ingurumenaren Aldeko Zientzialariak) elkartekoa. Crisis Energética webgunearen esanetan –bertatik atera dut informazioa–, energia nuklearrak osasun publikoan eta ingurumenean dituen ondorioetan aditua da. La Vanguardia egunkarian egin zioten elkarrizketa apirila amaieran. Dagoeneko aste batzuk igaro diren arren, uste dut merezi duela zenbait pasarte gogoratzea. Gehiago irakurri…
50 urte Iuri Gagarinek espaziora bidaia egin zuela, 42 Ilargira iritsi ginela… Eta hortik aurrera zer? Ikus dezakegun unibertsoaren tamaina kontuan hartuta, esan daiteke Gagarinek etxeko atea ireki eta oin-punta atera besterik ez zuela egin, eta hori oso eskuzabalak izanda. Ilargira iristea, agian, oin osoa ateratzearekin konpara genezake. Benetan izango gara gai, noizbait, etxetik irten eta auzotik paseoan ibiltzeko? Gehiago irakurri…