Euskal Herriko kazetari batentzat aspergarri samar suertatu daiteke zulo bat aurkitu dutela esanez albiste bat hastea, baina oraingoan diferentea da, zin egiten dizuet. Non eta espazioan aurkitu dute zuloa, ustez gasa egon behar zen lekuan. Europako Espazio Agentziak (ESA) oso harrigarritzat jo du aurkikuntza.
Meatze-inguruetan hazten diren landareak “sendagai” egokia izan daitezke kutsadurak jotako lurzoruentzat, EHUn aurkeztu berri den doktorego-tesi baten arabera. Metal toxikoz inguratuta bizitzea zer den ondo dakite landare horiek, eta propietate horrek bihurtzen ditu kutsadura-erauzle, Lur Epelde ikertzaile bizkaitarrak frogatu duenez. Ponte-izen aproposagorik ez zaigu bururatzen Markinan jaiotako biologo gaztearentzat.
Ez da nire asmoa inor beldurtzea, ez behintzat gehiegi beldurtzea. Baina onartuko didazue albiste hau, gutxienez, kezkatzeko modukoa dela: estatubatuarrek esan dute asteroide bat guregana etortzekotan, bestela ere nahikoa izorratuta daukagun planeta hau jotzeko asmo garbiarekin, jai dugula. Eta hori estatubatuarrek esan badute, mundua gaitz orotatik babesteko sortu zen herriak alegia, zer irtenbide geratzen zaigu [...]
Hona hemen kate-erreakzio baten adibide polita: mundua mundu denetik existitu den harraparirik arriskutsu eta ankerrenak, hau da, guk, kate trofikoko gainerako harrapari handiak desagerrarazten ditu: otsoak, marrazoak, lehoiak eta bestelako piztiatzarrak. Horrek eragiten du harrapari ertainen populazioek gora egitea, behin arerioak paretik kenduta. Eta harrapari ertainak lasai eta kontent ibiltzeak kalte larriak eragiten dizkie bai [...]
Gizateriaren erdiak gosea jasango du 2100. urtean, klima aldaketa dela eta. AEBetan egin duten azkenaurreko ikerketatik atera daitekeen izenburua da, eta egia aitortzeko aterata zegoen nik hau idatzi orduko, itzulpen lan xumea egitea izan dut meritu bakarra. Segi dezagun: tenperatura igoerak elikagai ekoizpenari eragiten dion estresa oso handia da, esan du Washingtongo Unibertsitateko jakintsu batek, [...]
Unibertsoaren osagairik ugariena, %75 inguru, ezezagunena ere bada: energia iluna. Hari buruz zerbait gehiago jakiteko asmoa baduzu, paperezko edizioan argitaratu genuen erreportaje hau irakur dezakezu, eta are gehiago jakiteko, ARGIA baino hedabide espezializatuagoetara jo. Oraintxe, besterik gabe esan dezadan energia iluna dela unibertsoa gero eta azkarrago hedatzearen “erantzulea”, anti-grabitate antzeko bat.
2007ko amaieran aurkeztu zuten EHUren Zientzia Parkea sortzeko proiektua, maketa eta guzti. Orduko argazkian ageri diren lau pertsonetatik, hiru ez daude dagoeneko karguan: ezkerretik eskumara, eta ez gara posizio ideologikoez ari, aldameneko argazkian duten kokapenaz baizik, Juan Ignacio Perez Iglesias, EHUko errektorea sasoi hartan, eta Tontxu Campos eta Ana Agirre, hurrenez hurren Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza [...]
Darwinen jaiotzaren 200. urteurrena ospatuko da gaur mundu osoan. Baina ez dute denek ospatuko. Bere garaian ingeles biologoa jipoitu zutenek oinordeko asko dute oraindik. Eta oraindik, lehen bezala, Eboluzioaren Teoria ukatzen dute. Hori bai, kreazionista zurrunak, munduaren historia hitzez hitz Biblian ageri den berbera dela diotenak, gero eta gutxiago dira. Planeta honek 6.000 urte besterik [...]
Kimikariak detektibe. Areetako (Getxo, Bizkaia) Evaristo Txurruka moilan dagoen eraikina zaharberritu zutela ez dira hamar urte igaro eta, hara, lehen baino okerrago dago jada. Nor da erruduna? Ibaizabalen alde aberatsean gaude eta oraindik badira, etxe batzuetan, maiordomoak, baina zilegi da haiei errua leporatzea? Ez. Kasu hau ez da Grissomentzat, EHUko Kimika Analitikoa Sailekoentzat baizik. Beren [...]
Hollywoodeko gidoigileentzat sekulako pagotxa ez ezik, asteroide eta kometak benetan aintzat hartzeko mehatxua dira. Lasai, zerua ez da bihar gure buru gainera jausiko, eta ziurrenik etzi ere ez. Segurua da, ordea, etorkizunean espaziotik iritsitako objektuek jo egingo dutela planeta hau, iraganean hamaika aldiz jo duten bezala. Itxuraz nahiko urrun dago etorkizun hori, baina badaezpada espazioari [...]