Mari Carmen Jaizme-Vega kanariar biologoari egindako elkarrizketa argitaratu berri dugu ARGIAn. Transgenikoak hizpide, baina ez hori bakarrik. Esango nuke elkarrizketaren benetako gaia zientzialarien askatasuna dela. Askatasun falta, zehatzagoak izate aldera.
Planeta gaixo hau ez da zaborra gainezka egiten ari den unibertsoko leku bakarra. Espazioan, Lurraren orbitan, erraustegiak eraikitzearen aldekoei orgasmoa eragiteko moduko hondakin kopurua dago jiraka. Orain, berandu ia beti bezala, sortu dugun triskantzaren norainokoaz jabetu eta “zerbait egin beharko da ba!” esaldia ezpaineratu du zuk eta biok baino gehiago agintzen eta kobratzen duen batek. [...]
ETB2-k ematen duen Escépticos saioari buruz jardun naiz berriki ARGIAn. Papererako idaztean gertatu ohi denez, leku faltagatik zenbait gauza gehitzeko gogoz geratu naiz. Gogo hori asetzeko idatzi ditut lerrook. Hala ere, ohartarazten dizut, irakurle, oraingoan nahiago izan dudala bideoetan oinarrituta osatzea artikulu hau. Luze jo dezake, baina merezi duelakoan nago. Tartetxo bat bai? Noan mamira. [...]
EHNE-Bizkaiak argitaratzen duen Baserri Bizia egunkari digitalaren bitartez iritsi zait informazioa. Europar Batasuneko Nekazaritza Ministroen Kontseiluak erleen osasuna babesteko neurriak hartzea onartu du. Eztia egiten duten erleen osasuna, zehatzago esateko. Beste batzuek, berbarako Espainiako COAGek (Laborari eta Abeltzain Elkarteen Koordinakundeak), gehiago nahi lukete: lanean dabiltza UNESCOk gizateriaren ondare izendatu ditzan erleak eta erlezaintza. Ez da [...]
Fukushimatik airetik iristen den erradiazioaz ez, arrainaren bitartez iristen zaigunaz behar genuke kezkatu, Eduard Rodríguez Farré erradiobiologo katalanaren esanetan. Espainiako CSICeko (Zientzia Ikerkuntzarako Kontseilu Nagusia) kidea da Rodríguez Farré, eta baita ere CIMA (Ingurumenaren Aldeko Zientzialariak) elkartekoa. Crisis Energética webgunearen esanetan –bertatik atera dut informazioa–, energia nuklearrak osasun publikoan eta ingurumenean dituen ondorioetan aditua da. [...]
50 urte Iuri Gagarinek espaziora bidaia egin zuela, 42 Ilargira iritsi ginela… Eta hortik aurrera zer? Ikus dezakegun unibertsoaren tamaina kontuan hartuta, esan daiteke Gagarinek etxeko atea ireki eta oin-punta atera besterik ez zuela egin, eta hori oso eskuzabalak izanda. Ilargira iristea, agian, oin osoa ateratzearekin konpara genezake. Benetan izango gara gai, noizbait, etxetik [...]
1995ean Kimika Nobel Saria irabazi zuen Paul Crutzen izeneko zientzialari batek proposamena egin berri du Lurraren berotzea ahal den heinean gutxitzeko. Artizarraren atmosferan oraindik orain behatu diren fenomenoak ikusita, hobe Crutzenen ideia tentuz hartzea, momentuz behintzat.
Blog honetan egin nuen azken agerpenetik zor bat neukan kitatzeke, bai behintzat nire buruarekin. Orduko alferkeriagatik esan ez nuena orain esatera nator, eta hau da: zein harik elkartzen ditu Stephen Hawking, Jose Ignacio Munilla eta egitura xehearen konstantea (alfa, lagunartean)?
Izenburua arraro samarra irudituko zaio profanoari, ia guztioi beraz: nola ez dira, bada, desberdinak izango materia eta antimateria, bataren izenak bestearen aurkakoa dela adierazten badu? Partikulen fisikan adituek erabiltzen/asmatzen dituzten izenei buruz luze hitz egin genezake, egia esan. Pentsa, oinarrizko partikulen (elektroiak eta halakoak) ezaugarrietako bati “zaporea” esaten diote, sekula elektroi bat dastatu ez badute [...]
Transgenikoei buruz luze mintzatu ziren, buruzko buruko eztabaidan, Helen Groome EHNEko kidea eta Mertxe de Renobales EHUko ikerlaria, apirilaren 25eko datarekin kaleratu genuen LARRUNen. Zoritxarrez, mahai-ingurua nahi baino lehenago eten behar izan genuen, mahaikide bietako baten konpromisoak zirela eta. Gauza asko esan zituzten, baina ez esan nahi zituzten guzti-guztiak. LARRUN horretan aipatutako zenbait gauzei buruzko [...]