Ia seguru, RASFF hizkiek ez dute esanahi berezirik zuretzat, niretzat orain dela bost minutura arte ez zuten bezala. Europar Batasunaren (EB) Elikagai eta Pentzuen Alerta Azkar Sistemaren ingelesezko siglak dira. Bada, 2011n RASFFek merkurioz kutsatutako arrainen 76 kasuren berri eman du. Arrain eta bestelako itsaskien kutsaduraren kausa nagusia da merkurioa, izan ere. 76 kasu diogunean, [...]
Plastikoari buruzko erreportajea kaleratu berri dugu ARGIAn. Aipatu dugu, nola ez, erabilpen bakarreko plastikozko poltsen auzia, nahi bezain sakon jorratu ez badugu ere. Ustez nahikoa kontsentsu biltzen duen gaia da, maila teorikoan behintzat. Esan nahi dut, itxuraz ia mundu guztia dagoela ados, plastikozko poltsa horientzat alternatiba bilatu behar dela; desadostasuna metodoetan dago, eta erritmoetan. Batzuek [...]
ESAk, Europako Espazio Agentziak, informazio kezkagarria helarazi digu: Artikoko izotz kopurua minimo historikora iritsi daiteke aurten, 2007an neurtutakoa gaindituz. (Historia, albiste honi dagokionez, Artikoko izotz kopuruaren neurketak egin hasi ginenetik gaur arte dirauen aroa dela ulertu beharko dugu). Eta zertan dabil espazio agentzia bat hain kontu “lurtarren” berri ematen, pentsatuko duzue. Bada, haienak dira [...]
EHNE-Bizkaiak argitaratzen duen Baserri Bizia egunkari digitalaren bitartez iritsi zait informazioa. Europar Batasuneko Nekazaritza Ministroen Kontseiluak erleen osasuna babesteko neurriak hartzea onartu du. Eztia egiten duten erleen osasuna, zehatzago esateko. Beste batzuek, berbarako Espainiako COAGek (Laborari eta Abeltzain Elkarteen Koordinakundeak), gehiago nahi lukete: lanean dabiltza UNESCOk gizateriaren ondare izendatu ditzan erleak eta erlezaintza. Ez da [...]
Orain dela urte biko ildo beretik, espainiar CSICeko (Zientzia Ikerkuntzarako Kontseilu Nagusia) ikerlariek ohartarazi dute ehizarako erabiltzen diren berunezko munizioak ondorio kaltegarriak ekar diezazkiekeela animalia askori, gizakia barne. (Oharra: CSICen euskarazko bertsiora ipini dut lotura, baina %98 gaztelaniaz dago). Jakina da berunezko munizio batek, eta berunezkoa ez denak ere bai, arma batetik jaurtia izan eta [...]
Abuztu amaierako albistea da, oharkabean igarotzen diren horietakoa: oso litekeena da otsoei leporatu ohi zaizkion ganaduaren kontrako eraso asko ez izatea otsoek eginak, Espainiako CSICeko (Zientzia Ikerkuntzarako Kontseilu Nagusia) ikerlariek 2003 eta 2004 urteetan egindako azterketa batek aditzera ematen duenez. Hain zuzen, Arabako mendebaldea aukeratu zuten ikerketa-eremu, Arabarekin mugakide diren Espainiako zenbait eskualderekin batera.
Abenduan Petronorren koke plantari buruzko erreportajea kaleratu genuen ARGIAn. Orduan egin genituen elkarrizketetan, ekologistak kexu ziren Ezkerraldeak jasaten duen etengabeko zigorraz. Ordurako, izan ere, hasiak ziren beste mehatxu batengatik kezkatzen, behin grabagailua amatatuta aitortzen zigutenez: 300 futbol zelai betetzeko adina harea kendu behar dute itsas hondotik, La Arena hondartza dagoen inguruan. Eta azkenean gauzatu da, [...]