AUC, Espainiako Komunikazio Kontsumitzaileen Elkartea, blog honen aspaldiko laguna da, aurrez idatzi dudan guztiaren errepaso arin batek salatuko duenez. Ondo irabazita daukate “ohorea”, hedabideetako aferei buruz ederto informatzen bainaute, kantitatez eta kalitatez. Oraingoan, pornografia eta funtsik gabeko bortizkeria emisio irekian ematea debekatzeko eskatu dute.
Ipini diezazkiedan abizenak izenburua osatzeko erabili ditudan hiru hitzei, ea horrela bide batez argitzen dudan Espainiako telebistaren oilategiarekin zein lotura duten.
Ez ba, Rodriguez Zapaterok ez du TVEren desagerpena iragarri (irakurri joan den ostegunean blog honetan zer idatzi nuen). Momentuz bertako publizitatearena baino ez. Post honen izenburua egiteko erabili dudan esaldia irakurri nuen aurrekoan egunkari batean: publizitate-itzalaldia. Gustatu egin zitzaidan esamoldea. Itzalaldi horrek ekarriko dituen ondorioak ez dira, baina, askoren gustuko.
Azken boladan lehia bitxi batean murgilduta nabil Rodriguez Zapatero Espainiako presidentearekin. Berak ez daki, prefosta. Edo bai? Jokoa honela da: nik zerbait idazten dut espainiar telebista publikoaren etorkizunaz eta ZPren gobernuak, ia berehala, esandakoa baliogabetzen du, edo behintzat zaharkituta uzten. Onartu egin beharko dut: ez daukat etorkizunik prospektiba egile modura (a ze kontraesana in terminis!). [...]
Ez da hilabete igaro paperezko ARGIAn honako hau esan genuela: “Nicolas Sarkozy bat edukitzearekin amets egiten du beharbada UTECAk (Espainiako telebista kate pribatuen elkarteak). Frantziako presidenteak, berak bai, erabaki du telebista kate publikoetan ez dela publizitate arrastorik behar”. Bada, hara non Rodriguez Zapatero Moncloako maizterra Sarkozyren bide beretik abiatu den, nahiz eta, iragarri duenez bederen, [...]
Hamaikagarrenez, Espainiako OCTA plataforma osatzen duten 45 elkarteek neurriak eskatu dizkiote Madrilgo Gobernuari, umeak hobeto babesteko telebistako edukiez. Aurrekariei jaramon egin behar badiegu, jai dute.
Laurden bat jan diote hasierako partidari, baina azkenik diru-laguntza jasoko dute euskaraz diharduten nafar hedabideek. Izua ez zaie oraindik guztiz kendu ordea. Hainbat hilabetez izan duten beldurrak arrastoa utzi die, trauma-ondoko estresa bailitzan. Aurten bai, baina datozen urteetan zer?
Atzo emandako prentsaurrekoan, DBHn eta Batxilergoan Ikus-entzunezko Kultura ikasgaia ezar dadin eskatu dute hainbat elkartek, manifestu (PDF, 16 KB) baten bidez. Sindikatuak, guraso eta irakasle elkarteak, umeekin lan egiten dutenak, eta oro har, ikus-entzunezko alorrekoak, denek bat egin dute eskarian. Diotenez, harrigarria da komunikabideek ikaragarrizko garrantzia duen gizarte honetan, hezkuntza-sistemak haien aurrean irizpide kritikoa izateko [...]
Espainiako AUCek (Komunikazioaren erabiltzaileen elkartea) urte osoa darama alkoholdun edarien publizitatea aztertzen, eta lan horren behin-behineko emaitza batzuk aurreratu ditu uda heldu dela-eta. Diotenez, publizitate mota horrek legea betetzen du oro har, baina badira alde ilun batzuk. AUC bereziki kezkatuta agertu da garagardo markek egiten duten publizitateagatik, bai kopuruz bai zabaltzen dituzten mezuei dagokienez. Bestalde, [...]
Europako mendebaldeko gehienek, AEBek, Kanadak, Australiak… munduan “inor” diren herrialdeek ikus-entzunezko kontseilua dute aspalditik. Espainiako Estatuak ez, eta horrek esplika ditzake egunero zenbait telebista-katek deontologiari eta etikari ematen dizkieten ostikadak. Programazioa gustukoa ez badugu telebista amatatzea besterik ez dugula egin behar erantzun diezaguke norbaitek, eta egia esanda behin baino gehiagotan entzun behar izan ditugu halakoak [...]