ETB2-k ematen duen Escépticos saioari buruz jardun naiz berriki ARGIAn. Papererako idaztean gertatu ohi denez, leku faltagatik zenbait gauza gehitzeko gogoz geratu naiz. Gogo hori asetzeko idatzi ditut lerrook. Hala ere, ohartarazten dizut, irakurle, oraingoan nahiago izan dudala bideoetan oinarrituta osatzea artikulu hau. Luze jo dezake, baina merezi duelakoan nago. Tartetxo bat bai? Noan mamira. [...]
Fukushimako katastrofeak akuilatuta, Europako Batasunak zentral nuklearrei segurtasun-probak egiteko agindu zien bere kideei. Berriki, Espainiakoen behin-behineko emaitza ezagutu dugu. Emaitza bakarra da, baina ohi denez, batzuek zuri ikusi dute besteentzat beltza dena. Okerrena da proben zorroztasuna bera ere zalantzan jartzekoa dela, ahalik eta modurik leunenean esateko.
Euskal Autonomia Erkidegoak eta Qatarrek lankidetza batzordea eratuko dutela irakurtzen ari naiz EiTB.com-en. Hitzarmenaren helburua “etorkizunean eman litezkeen kolaborazioak aztertzea da”. Patxi Lopez lehendakaria izan da han, Qatarren, eta harekin batera baita CAF enpresako hainbat ordezkari ere; Beasaingo erraldoiak itxaropena du Qatarrerako tranbia bat eraikitzeko kontratua (300 milioi euro) eskuratzeko. Munduko per capita errentarik handiena [...]
Zaharrak berri, lehengo lepotik burua, eta beste pare bat esamolde bururatzen zait ondoren datorrena komentatzeko. Espainiako OCTA plataformak (Telebistako eta Ikus-entzunezkoetako Edukien Behatokia) bideoa aurkeztu berri du: Qué ven los menores en horario de superprotección. Septiembre 2010 (Zer ikusten dute adinez beherakoek babes indartuko ordutegian. 2010eko iraila). OCTAren webgunean bila hasi naiz eta ez dut [...]
El Correo irakurtzen aritu naiz gaur, ia egunero bezala. Azalean, Lantarongo erasoari buruzkoak erakarri nau gehien, batez ere gaiari editoriala eskaini diotela ikusi dudanean. Albistea irakurri dut lehenik, editoriala ondoren; jakingura handia neukan, ez zer zioten Correokoek…
Aspertuta zaude eta orain dela sei hilabete idatzi zenuen artikulua irakurtzen ari zara. Hara non, ortografia akats txiki bat aurkitu duzu, edo akats tipografiko ia oharkabekoa, ezer larririk ez, ez da absoluzio eske ibiltzera behartzen zaituzten hanka-sartze horietakoa. Inportanteena edukia da, aizu…
Gaur ez dut hemen nik idatziko. Aldizkari honen lagun on batek helarazi didan testua euskaratu dut nola edo hala, eta horrelaxe emango dizuet, hitzez hitz. Agian ikusita daukazue gaztelaniazko bertsioa beste webguneren batean, sarean bolo-bolo dabil eta. Baina beti webgune “subertsiboetan”, nekez “ganorazko” medioetan. Gaia El Correo egunkariaren mendeurrena da, eta testua, hauxe:
Kostatu zaio, baina azkenik jaiotzear da Espainiako Ikus-entzunezkoen Lege Nagusi berria. Madrilgo Diputatuen Kongresuak ontzat eman du lege-aurreproiektua, eta hori berez ona dela esan beharko, ondo arautu gabe zegoen oihan ankerrean arauak ezartzea ona den heinean. Blog honetan, ordea, gehiago gustatzen zaigu alde ilunak nabarmentzea, jarraitzen gaituzuenok ondo dakizue. Ikus-entzuleen AUC elkarteak jakinarazi digu zeintzuk [...]
Apur bat berandu nator, badakit, baina gaur bertan Berrian gai berari buruzko artikulua plazaratu du Xabier Lekuonak eta neroni ere animatu naiz lerro batzuk idaztera. Zertaz? Afrikan kondoiak erabiltzeari buruz Intereconomia telebistan eman duten bideoaz. Lekuonak ondo adierazi duenez, Julio Ariza nafar eskubitarra da Intereconomia taldearen burua, eta Opus Deirenak eta bi egiten dabil kondoiaren [...]
Gutxitan ematen dira honelako berriak. Espainiako Gobernuak onartu egin ditu AUC kontsumitzaile elkarteak Ikus-entzunezkoen Lege Orokorraren aurreproiektuari egindako alegazioak. Hala, pornografia eta funtsik gabeko bortizkeria ez dira modu irekian emango, ordutegia edozein dela. Ikusi nahi dituenak gutxienez botoi bi sakatu beharko ditu, baten ordez.