Hamarkada bi baino gehiago darama horretan, baina Bilbok ez du oraindik bere metamorfosia burutu. Eraldaketaren hurrengo pasarteetako bat Garellanoko ingurua goitik behera eraberritzea izango da, edo akaso hobe litzateke behetik gora esatea: aurreikusita dagoen auzunean 36 solairuko altueraraino iritsiko da eraikinetako bat, eta hogeitik gora aise egingo dute beste zenbaitzuk. Baina goazen astiro. Lehenbizi, hilabete [...]
Gara egunkariak Jesus Mari Tomasi egindako elkarrizketa dakar gaur. Ribera + Centrales No (Erriberan zentral gehiagorik ez) plataformako kidea da Tomas. Dioenez, Nafar Gobernuak arau bat aldatu du legez kanpokotzat joa izan den proiektu bat aurrera atera ahal izateko. “Iragarri zutena egin dute, hain zuzen”, gehitu du Tomasek.
Kaixo, Unai naiz eta tabakoaren mende nago. 80ko hamarkadaren erdian hasi nintzen erretzen, pipatzen, fumatzen; ez nago seguru garai hartan tabakoari droga esaten ote zitzaion. Ez nago seguru ere orain esaten zaion. Kalean ez behintzat. Tabakoa, alkohola eta drogak esaten dugu, boterearen hizkuntza geure egin dugu honetan ere, honetan batez ere, eta azkenean hizkuntzak ematen [...]
Badira aste batzuk iragarrita zegoela. Gaurtik aurrera, Xabier Makazagaren Manual del torturador español (Espainiar torturatzailearen eskuliburua) liburua osorik eta dohainik irakur daiteke Txalapartaren webgunean. Makazagaren lana irakurleengana ez iristeko zenbaitzuk egindako ahaleginek bultzatu dute neurri hori hartzera Tafallako argitaletxea. Hona hemen hartutako erabakiaren zergatiak azaltzen dituen Txalapartaren prentsa-oharra, hitzez hitz:
Kaixo, Unai naiz eta drogen mende nago. Aurrekoan nire gameluarengana joan nintzen, hilean behin-edo joaten naiz. Nire gameluaren elkargokide zenbakia hau da: 48068xxx. Azken hiru zifrak lotsagatik ezkutatu ditut, ez segurtasunagatik: nire gamelua legearen barruan ari da. Berak ez dit zuzenean saltzen, egia esateko. Paper puska zuri-berdea ematen dit. Hori farmazian erakutsita, badaukat aldi baterako [...]
Blog honetan egin nuen azken agerpenetik zor bat neukan kitatzeke, bai behintzat nire buruarekin. Orduko alferkeriagatik esan ez nuena orain esatera nator, eta hau da: zein harik elkartzen ditu Stephen Hawking, Jose Ignacio Munilla eta egitura xehearen konstantea (alfa, lagunartean)?
Abuztu amaierako albistea da, oharkabean igarotzen diren horietakoa: oso litekeena da otsoei leporatu ohi zaizkion ganaduaren kontrako eraso asko ez izatea otsoek eginak, Espainiako CSICeko (Zientzia Ikerkuntzarako Kontseilu Nagusia) ikerlariek 2003 eta 2004 urteetan egindako azterketa batek aditzera ematen duenez. Hain zuzen, Arabako mendebaldea aukeratu zuten ikerketa-eremu, Arabarekin mugakide diren Espainiako zenbait eskualderekin batera.
Laster izango da urte bat Maite Artola kazetariak, anartean Euskadi Irratiko Mezularia saioko zuzendari, honakoa esan zuela Argian Sustrai Colinak egindako elkarrizketan: “Niretzat kazetaritza beti izan da neuk ikusitako hura kontatzea, baina hori egiteko geroz eta aukera gutxiago daukagu, eta agentzietatik datorrena zurrupatu besterik ez dugu egiten”.
Hiru adibiderekin amaituko dut aste osoa hartu didan herrien izenei errepaso mardul eta, espero dut, ez aspergarriegi hau. Hiru herri oso desberdin aipatuko ditut, bata bestetik oso urruti daudenak, baina hari batek lotzen dituena: herritarren nahia beren udalaren izena hautatzeko.
Euskal herrien izenen kontu hau existitu ere ez zen egingo noizbait alde bateko zein besteko erdaldunek euskal izenak aldatzeari ekin ez baliote. Eta azpimarratzekoa da espainiarrek, horretan, zailago eduki dutela frantsesek baino, grinaz den bezainbatean biek urrezko domina merezi arren. Horren zergatia “jende gutxik dakien zerbait da: gaztelaniaren fonetika euskaratik dator, eta horregatik, besteak beste, [...]