Planeta gaixo hau ez da zaborra gainezka egiten ari den unibertsoko leku bakarra. Espazioan, Lurraren orbitan, erraustegiak eraikitzearen aldekoei orgasmoa eragiteko moduko hondakin kopurua dago jiraka. Orain, berandu ia beti bezala, sortu dugun triskantzaren norainokoaz jabetu eta “zerbait egin beharko da ba!” esaldia ezpaineratu du zuk eta biok baino gehiago agintzen eta kobratzen duen batek. [...]
Bihar aste bat beteko da Durangoko Erralde hiltegia itxi zutela, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren aginduz. Astebete darama Bizkaiak hiltegi barik, Karrantzakoa –udalean aritzeko baimena baino ez daukana– kontuan hartzen ez badugu. Itxura guztien arabera, eta zorionez, egoera hori ez da asko luzatuko. Erralde afera, nolanahi, ekonomiaren lehen sektorea, ekonomia bera azken batean, ulertzeko modu antagonikoen [...]
ETB2-k ematen duen Escépticos saioari buruz jardun naiz berriki ARGIAn. Papererako idaztean gertatu ohi denez, leku faltagatik zenbait gauza gehitzeko gogoz geratu naiz. Gogo hori asetzeko idatzi ditut lerrook. Hala ere, ohartarazten dizut, irakurle, oraingoan nahiago izan dudala bideoetan oinarrituta osatzea artikulu hau. Luze jo dezake, baina merezi duelakoan nago. Tartetxo bat bai? Noan mamira. [...]
Plastikoari buruzko erreportajea kaleratu berri dugu ARGIAn. Aipatu dugu, nola ez, erabilpen bakarreko plastikozko poltsen auzia, nahi bezain sakon jorratu ez badugu ere. Ustez nahikoa kontsentsu biltzen duen gaia da, maila teorikoan behintzat. Esan nahi dut, itxuraz ia mundu guztia dagoela ados, plastikozko poltsa horientzat alternatiba bilatu behar dela; desadostasuna metodoetan dago, eta erritmoetan. Batzuek [...]
Barkatu egidazue, arren, izenburuko nahaste-borrastea. Ordenagailu aurrean orduak eta orduak ematera ohituago, zorabiatuta nauka azken boladan hartu dudan kaleko kazetaritza dosiak, eta dagoeneko ez dakit zer idazten dudan. Batez ere, barkatu hitz bakarrean lizunki batu izana erakunde publikoek hain bestelako jarrera agertu duten auzi bi. Bilboko kontuekin nahikoa lan badu Iñaki Azkunak, eta ez [...]
“Egin dezakegunaren mugara iristen ari gara. Bilboko Udala da legea betearazteko ardura daukana, eta ez du egin”. Jose Angel Esnaola, Errekaldeberriz elkarteko abokatuaren berbak dira, Bilboko Administrazioarekiko Auzietarako 5. Epaitegiak Kukutzaren eraistearen gaineko etena bertan behera utzi eta minutu gutxira. Galdera bikoitza egiteko deitu diogu Esnaolari: epailearen erabakiaren aurka helegitea aurkezteko aukera dago? Baiezkoan, egingo [...]
Atzoko egun luzearen ostean, Kukutzaren desalojoak eragindako informazio guztia bilduta eta digerituta, analisi lasaiago baterako une egokia dateke oraingoa. ErNEk, Ertzaintzaren sindikatuak, hedabideei igorritako prentsa-oharra erabiliko dut abiapuntu gisa. Gaztelania hutsez bidali du ErNEk bere idazkia, ohi duenez. Merezi duelakoan, euskaratzeko lana neureganatu dut. Hona:
“¿Vosotros qué cojones hacéis aquí? ¡A la puta mierda! ¡Aquí no pintáis nada!”. Gutxi gorabehera hitz horiekin gonbidatu gaitu ertzain batek alde egitera, auto biren artean makurtuta geure burua gomazko pilotez babesten saiatzen ari ginen taldetxo bati; tartean, kazetari bi. Orain dela bost ordu inguru gertatu da hori, Bilboko Errekalde auzoan, Kukutza gaztetxetik hurbil. [...]
ESAk, Europako Espazio Agentziak, informazio kezkagarria helarazi digu: Artikoko izotz kopurua minimo historikora iritsi daiteke aurten, 2007an neurtutakoa gaindituz. (Historia, albiste honi dagokionez, Artikoko izotz kopuruaren neurketak egin hasi ginenetik gaur arte dirauen aroa dela ulertu beharko dugu). Eta zertan dabil espazio agentzia bat hain kontu “lurtarren” berri ematen, pentsatuko duzue. Bada, haienak dira [...]
Joxerra Aizpurua gure kolaboratzailearekin solasean nengoen aurrekoan, ARGIAn jorratzeko zientziari buruzko gai interesgarrien bila. Erregai fosilen ordezkoak aurkitzea zientziaren lehentasunetako bat dela ziostan Aizpuruak, eta honezkero hasita dagoen lasterketan posizio egokia lortu guran dabiltzala batzuk eta besteak. Horien artean, energia nuklearraren aldekoak. Aizpurua eta biok, bat etorri ginen energia nuklearrak oso istripu larriak eragin dituela, [...]