Armagintzan diharduen BAE Systems enpresak laster eduki lezake prest AEBetako armadari salduko dion tanke hibrido-elektrikoa. Konpainiak adierazi duenez, jostailu berria %10-%20 eraginkorragoa izango da, energi gastuaren ikuspuntutik, dieselarekin dabiltzan ohiko tankeak baino, eta gainera azkarragoa. Askoz garestiagoa ere bai, baina aizue, kalitatea nahi duenak…
Fukushimako katastrofeak akuilatuta, Europako Batasunak zentral nuklearrei segurtasun-probak egiteko agindu zien bere kideei. Berriki, Espainiakoen behin-behineko emaitza ezagutu dugu. Emaitza bakarra da, baina ohi denez, batzuek zuri ikusi dute besteentzat beltza dena. Okerrena da proben zorroztasuna bera ere zalantzan jartzekoa dela, ahalik eta modurik leunenean esateko.
ESAk, Europako Espazio Agentziak, informazio kezkagarria helarazi digu: Artikoko izotz kopurua minimo historikora iritsi daiteke aurten, 2007an neurtutakoa gaindituz. (Historia, albiste honi dagokionez, Artikoko izotz kopuruaren neurketak egin hasi ginenetik gaur arte dirauen aroa dela ulertu beharko dugu). Eta zertan dabil espazio agentzia bat hain kontu “lurtarren” berri ematen, pentsatuko duzue. Bada, haienak dira [...]
Metakazetaritza dosi txiki bat eskainiko dizuet. Pedro Prietori elkarrizketa egin genion, eta gero, paperera eramateko orduan, arazo bat sortu zitzaigun: tipoak esaten dituenak esaten ditu, eta ia argazki guztietan ageri da irribarretsu. Zelan demontre ezkondu, pentsatu genuen, poztasun irudi hori eta honelako esaldiak: “Ez gara krisi honen aurreko egoerara itzuliko”, “gure bizi-maila %90 jaitsi [...]
Espainiako Estatuan erretiro adina 67 urtean ezartzeko proposamenak sortutako erreakzio guztien artean, Ecologistas en Acción elkartearenak erakarri nau gehien: erretiroa atzeratu beharrean, aurreratu, 60 urtetan jarriz.