Globalizazioaren aurkako gerra handian azkenaurreko gudua: Erralde

Bihar aste bat beteko da Durangoko Erralde hiltegia itxi zutela, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren aginduz. Astebete darama Bizkaiak hiltegi barik, Karrantzakoa –udalean aritzeko baimena baino ez daukana–  kontuan hartzen ez badugu. Itxura guztien arabera, eta zorionez, egoera hori ez da asko luzatuko. Erralde afera, nolanahi, ekonomiaren lehen sektorea, ekonomia bera azken batean, ulertzeko modu antagonikoen [...]

CO2-zko errezela

  ESAk, Europako Espazio Agentziak, informazio kezkagarria helarazi digu: Artikoko izotz kopurua minimo historikora iritsi daiteke aurten, 2007an neurtutakoa gaindituz. (Historia, albiste honi dagokionez, Artikoko izotz kopuruaren neurketak egin hasi ginenetik gaur arte dirauen aroa dela ulertu beharko dugu). Eta zertan dabil espazio agentzia bat hain kontu “lurtarren” berri ematen, pentsatuko duzue. Bada, haienak dira [...]

Qatar: putakumeak, baina geureak

Euskal Autonomia Erkidegoak eta Qatarrek lankidetza batzordea eratuko dutela irakurtzen ari naiz EiTB.com-en. Hitzarmenaren helburua “etorkizunean eman litezkeen kolaborazioak aztertzea da”. Patxi Lopez lehendakaria izan da han, Qatarren, eta harekin batera baita CAF enpresako hainbat ordezkari ere; Beasaingo erraldoiak itxaropena du Qatarrerako tranbia bat eraikitzeko kontratua (300 milioi euro) eskuratzeko. Munduko per capita errentarik handiena [...]

Petronor

Abenduaren 21a, arratsaldez. Twitter bidez jaso nuen lehen titularra: “EAJ eta PSOEren arteko akordioa. Petronorrek beste 40 urtez jarraituko du Muskizen”. Gero ulertuko diren arrazoiengatik sentibera naiz enpresa horri dagokion guztiarekiko, eta berehala hasi nintzen gure inguruko egunkari garrantzitsuenen webguneetan informazio gehiago bilatzen. Ez zitzaidan asko kostatu agentzien atzaparra igartzea: oso antzeko testua zerabilten denek. [...]

Nik greba egunean Bilbon ikusitakoa

Laster izango da urte bat Maite Artola kazetariak, anartean Euskadi Irratiko Mezularia saioko zuzendari, honakoa esan zuela Argian Sustrai Colinak egindako elkarrizketan: “Niretzat kazetaritza beti izan da neuk ikusitako hura kontatzea, baina hori egiteko geroz eta aukera gutxiago daukagu, eta agentzietatik datorrena zurrupatu besterik ez dugu egiten”.

Transgenikoei buruzko LARRUN, bigarren buelta

Transgenikoei buruz luze mintzatu ziren, buruzko buruko eztabaidan, Helen Groome EHNEko kidea eta Mertxe de Renobales EHUko ikerlaria, apirilaren 25eko datarekin kaleratu genuen LARRUNen. Zoritxarrez, mahai-ingurua nahi baino lehenago eten behar izan genuen, mahaikide bietako baten konpromisoak zirela eta. Gauza asko esan zituzten, baina ez esan nahi zituzten guzti-guztiak. LARRUN horretan aipatutako zenbait gauzei buruzko [...]

Erretiroa 60 urterekin izatea eskertuko luke ingurumenak

Espainiako Estatuan erretiro adina 67 urtean ezartzeko proposamenak sortutako erreakzio guztien artean, Ecologistas en Acción elkartearenak erakarri nau gehien: erretiroa atzeratu beharrean, aurreratu, 60 urtetan jarriz.

Ipuinetako gaiztoa beti otsoa izatearen ondorio larriak

Hona hemen kate-erreakzio baten adibide polita: mundua mundu denetik existitu den harraparirik arriskutsu eta ankerrenak, hau da, guk, kate trofikoko gainerako harrapari handiak desagerrarazten ditu: otsoak, marrazoak, lehoiak eta bestelako piztiatzarrak. Horrek eragiten du harrapari ertainen populazioek gora egitea, behin arerioak paretik kenduta. Eta harrapari ertainak lasai eta kontent ibiltzeak kalte larriak eragiten dizkie bai [...]