Periodikua leitzen

El Correo irakurtzen aritu naiz gaur, ia egunero bezala. Azalean, Lantarongo erasoari buruzkoak erakarri nau gehien, batez ere gaiari editoriala eskaini diotela ikusi dudanean. Albistea irakurri dut lehenik, editoriala ondoren; jakingura handia neukan, ez zer zioten Correokoek…

Aletxandre Bordagarai joan zaigu

Neskenegünean jakin nuen berri txarra, gertatu eta ordu gutxira, eta ezusteak jota utzi ninduen: Aletxandre Bordagarai hil dela. Euskal kulturak badu bete ezinezko hutsune bat larunbataz geroztik.

Nik greba egunean Bilbon ikusitakoa

Laster izango da urte bat Maite Artola kazetariak, anartean Euskadi Irratiko Mezularia saioko zuzendari, honakoa esan zuela Argian Sustrai Colinak egindako elkarrizketan: “Niretzat kazetaritza beti izan da neuk ikusitako hura kontatzea, baina hori egiteko geroz eta aukera gutxiago daukagu, eta agentzietatik datorrena zurrupatu besterik ez dugu egiten”.