Transgenikoei buruzko LARRUN, bigarren buelta
Atala: Ekonomia,Osasuna,Zientzia eta teknologia
Transgenikoei buruz luze mintzatu ziren, buruzko buruko eztabaidan, Helen Groome EHNEko kidea eta Mertxe de Renobales EHUko ikerlaria, apirilaren 25eko datarekin kaleratu genuen LARRUNen. Zoritxarrez, mahai-ingurua nahi baino lehenago eten behar izan genuen, mahaikide bietako baten konpromisoak zirela eta. Gauza asko esan zituzten, baina ez esan nahi zituzten guzti-guztiak. LARRUN horretan aipatutako zenbait gauzei buruzko hausnarketak eta ñabardurak helarazi dizkigu Mertxe de Renobalesek; bere momentuan guztiz burutu ez genuen lana biribiltzeko xedez, blog honetan jaso ditugu bizkaitar biologoak adierazitakoak, eta baita Groomek horiei emandako erantzunak ere.



