Transgenikoei buruzko LARRUN, bigarren buelta

Transgenikoei buruz luze mintzatu ziren, buruzko buruko eztabaidan, Helen Groome EHNEko kidea eta Mertxe de Renobales EHUko ikerlaria, apirilaren 25eko datarekin kaleratu genuen LARRUNen. Zoritxarrez, mahai-ingurua nahi baino lehenago eten behar izan genuen, mahaikide bietako baten konpromisoak zirela eta. Gauza asko esan zituzten, baina ez esan nahi zituzten guzti-guztiak. LARRUN horretan aipatutako zenbait gauzei buruzko [...]

Zulo bat espazioan

Euskal Herriko kazetari batentzat aspergarri samar suertatu daiteke zulo bat aurkitu dutela esanez albiste bat hastea, baina oraingoan diferentea da, zin egiten dizuet. Non eta espazioan aurkitu dute zuloa, ustez gasa egon behar zen lekuan. Europako Espazio Agentziak (ESA) oso harrigarritzat jo du aurkikuntza.

Euskal udalerrien izenei buruz (eta V): Errenteria, Azkoien eta Maruri-Jatabe

Hiru adibiderekin amaituko dut aste osoa hartu didan herrien izenei errepaso mardul eta, espero dut, ez aspergarriegi hau. Hiru herri oso desberdin aipatuko ditut, bata bestetik oso urruti daudenak, baina hari batek lotzen dituena: herritarren nahia beren udalaren izena hautatzeko.

Euskal udalerrien izenei buruz (IV): Vera de Bidasoa

Euskal herrien izenen kontu hau existitu ere ez zen egingo noizbait alde bateko zein besteko erdaldunek euskal izenak aldatzeari ekin ez baliote. Eta azpimarratzekoa da espainiarrek, horretan, zailago eduki dutela frantsesek baino, grinaz den bezainbatean biek urrezko domina merezi arren. Horren zergatia “jende gutxik dakien zerbait da: gaztelaniaren fonetika euskaratik dator, eta horregatik, besteak beste, [...]

Euskal udalerrien izenei buruz (III): Eaurta, Otsagi eta Olazti

Adibide guztiak Bizkaikoak –eta disimulatzeko Gipuzkoakoren bat, zeharka– ipintzen ditudala leporatu ez diezadazuen, goazen gaur txango alaian Nafarroa aldera. Hiru adibide ekarriko ditut oraingoan, baina kasuistika bat baino ez, izenburuko hiru izenen historia berdina da eta.

Euskal udalerrien izenei buruz (II): Zornotza vs. Amorebieta-Etxano

Euskaltzaindiak dio Zornotza dela Bizkaiaren erdi-erdian dagoen udalaren izena. Udalak dio Amorebieta-Etxano dela. Hiru izenak euskal izen jatorrak dira, hirurak zuzen idatzita daude bere horretan, baina… Bestelako arrazoiek eragin dute desadostasuna, ikus dezagun zelan.

Euskal udalerrien izenei buruz (I): Plentzia

Atzoko data daraman ARGIAn Euskal Herriko udalen izenei buruzko erreportajea duzue irakurgai. Amaieran iragartzen denez, baldin eta nire amaz gain inor gauza izan bada amaieraraino heltzeko, gaurtik aurrera zenbait herriren izenei buruzko informazioa izango da blog honetan. Hitza eman, eta orain bete egin behar. Has nadin.