Pornografia ez da denen begietarako… eta Madril ados dago
Gutxitan ematen dira honelako berriak. Espainiako Gobernuak onartu egin ditu AUC kontsumitzaile elkarteak Ikus-entzunezkoen Lege Orokorraren aurreproiektuari egindako alegazioak. Hala, pornografia eta funtsik gabeko bortizkeria ez dira modu irekian emango, ordutegia edozein dela. Ikusi nahi dituenak gutxienez botoi bi sakatu beharko ditu, baten ordez.



