Michael Jacksonen koltxa

Michael Jackson izeneko estatubatuar bat hil berri da, eta agian hori da azken urteotan egin duen gauza duin bakarra. Haren heriotza dela-eta ama hil balitzaie baino malko gehiago botatzen dabiltzan horietako bat hurbiletik ezagutzeko aukera izan nuen behin, eta ez Wisconsinen edo Pennsylvannian, Portugaleten baizik.